Borrar
'Nola egingo dugu ate guztiak askatzeko?' kanpainaren hasieraren aurkezpena. Sara Utrera

'Nola egingo dugu ate guztiak askatzeko?' kanpaina abian da Zumaian

Udalak LGTBI+ pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko planaren barruan egindako 45 ekintzetatik lehenengoa da

Sara Utrera

Zumaia

Ostirala, 24 otsaila 2023, 19:00

Comenta

2022ko azaroan aurkeztu zuen Udalak Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko plana. Helburu eta erronkak sei ataletan banatzen dira bertan: ikusgarritasuna, sentsibilizazioa eta aitortza; eskuragarritasuna; sozializazioa eta partehartze komunitarioa; indarkeria gabeko bizitzak; akonpainamendua, zaintza eta babesa; eta zeharkakotasuna. Horiei guztiei erantzuteko 45 ekintza konkretuko plana prestatu dute. Ekintza horien artean sentsibilizazio-kanpaina dago. Berdintasuneko zinegotziak, Maider Alberdik, Idoia Zabalak, eta Eihera kooperatibako Iñigo Etxezarretak eta Laura Muelasek aurkeztu dute kanpainaren hasiera.

Udalak Eihera kooperatibako kideekin batera landu du ekimen hau. Lehenengo sentsibilizazio-ekintza hau, 'Nola egingo dugu ate guztiak askatzeko?' lelopean, Zumaiako lau pertsonen testigantzak biltzen dituen bideo bat eta kartelak zabaltzea da.

«Batzuetan kaiola, eta besteetan babesleku izan da armairua LGTBI+ pertsonentzat. Kanpotik ere ixten da atea, askotan», azaldu dute Udaletik. Kontu horien inguruan hausnartu dute Laura Iparragirre, Kimetz Etxabe, Idoia Zabala eta Aritz Irure zumaiarrek.

«Azken hilabeteetan, bideoa eta kartelak prestatzen aritu gara. Prest daude jada, beraz, kanpainari hasiera emango diogu», azaldu du Maider Alberdi zinegotziak. Bideoa 'Armairu' kontzeptuaren bueltan osatu da, eta lau protagonistek beren esperientziez hitz egiten dute.

Zinegotziak eta Eiherako kideek azaldu dutenez, bi formatu desberdin prestatu dira bideoa partekatzeko. Bat, formatu laburrekoa, sare sozialetan eta Wathsapp bidez partekatzeko pentsatuta dago. Bigarrena, 12 minutukoa, Udalaren web orrian eta Youtubeko profilean dago ikusgai. «Komunikazio-tresna ona izan daitekeela uste dugu, ez bakarrik sare sozialetan zabaltzeko, baizik eta baita ikastetxeetan gogoeta gisa erabiltzeko ere. Oraindik ez dugu ikastetxeekin zehaztu, baina eskainiko diegu, tresna egokia baita ikasleekin gaia lantzeko», adierazi du Alberdik. Izan ere, formato luzekoa «modu zabalagoan lanketa egiteko» pentsatuta dago.

'Armairuaren' bueltan

Armairuaren kontzeptuari dagokionez, bideoan altzari bat agertzen da protagonisten ondoan, eta bideoak aurrera egin ahala, pintatu egiten dute. «Armariuaz hitz egiten denean, LGTBI+ kolektiboari presioa egiteko modu bat dela esaten da; hausnarketa bat egin nahi izan dugu ikuspegi horretatik, eta 'armairutik ateratzea' edo 'armairua apurtzea' kontzeptuak hautsi. Horretarako, bideoan armairua piskanaka pintatzen da gozagarria egiteko. Horrela, norbait oraindik honen barruan baldin badago, ez sentitzeko gutxietsita edo errudun oraindik atera ez delako. Armairua ikuspegi horretatik begiratu nahi dugu, presio hori kentzeko», azaldu du Iñigo Etxezarretak. Horrela, pintatutako armairuaren azken irudia kanpainako kartelak egiteko erabili da.

«Bideoaren helburua da sentsibilizatzea, behin sare sozialetan partekatuta, koadrilen arteko elkarrizketarako gai izatea, adibidez, edo, besterik gabe, bakarka hausnartzeko balio izatea», gaineratu du Alberdik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Nola egingo dugu ate guztiak askatzeko?' kanpaina abian da Zumaian

'Nola egingo dugu ate guztiak askatzeko?' kanpaina abian da Zumaian