Borrar
Euskadiko Lanbide Heziketako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak proiektuaren aurkezpenean.  

Neskak zientzia ikasketetara erakartzeko helburuarekin abian jarri dute NeskUP! proiektua

Webgune bat sortu da emakumeei ahotsa emateko eta lehiaketa bat beren hausnarketak eta lanbideak ikusarazten laguntzeko. EAEko Lanbide Heziketako ehun bat ikastetxek hartuko dute parte ekimenean

I. A.

Donostia

Asteartea, 7 martxoa 2023, 18:39

Comenta

Euskadiko Lanbide Heziketako arlo zientifiko eta teknologikoan ia ez dago emakumerik eta errealitate hau iraultzeko asmoz abian jarri da 'NeskUP!' proiektua. Helburuen artean daude bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzea, genero arrakala desagerraraztea eta Lanbide Heziketako ziklo maskulinizatuenekin lotutako estereotipoen gainean sentsibilizatzea. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lanbide Heziketako ehun ikastetxe inguruk parte hartuko dute egitasmoan.

Proiektuaren sustatzaileek Gasteizen egindako prentsa agerraldian zehaztu dutenez, oraindik ere, emakume gutxi dira Euskadiko Lanbide Heziketako arlo zientifiko eta teknologikoan ikasketak burutzea aukeratzen dutenak, eta, desberdintasun horri amaiera emateko, ikastetxeek «aurrerapauso bat» egitea erabaki dute, eta «konpromiso irmo eta zehatza» hartu dute STEM lanbide arloetan (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikan) matrikulatutako emakumeen kopurua handitzera bideratutako ekintzak garatzeko.

Emakumeen eta gizonen presentzia ez da parekoa STEM zikloetan. Oro har, emakumeena %24 ingurukoa da, zerbait handiagoa Kimika edo Elikadura Industriak alorretan, besteak beste, baina industria alorretan %12ra murrizten da. 2027rako ezarritako helburuaren arabera, emakumeen presentzia industrian %20ra bitarte handitzea aurreikusten da.

Webgunea eta lehiaketa

Horrela, ikastetxeek ekintza desberdinak egingo dituzte ikasturte bakoitzean bokazio zientifikoak eta teknologikoak emakumeengan sustatzeko, eta horiek agerikoagoak izan daitezen https://neskup.eus/eu/ ataria sortu da, neska gazteak ahalduntzeko eta STEM genero arrakalari amaiera emateko plataforma. Webgune honen bidez, ahotsa emango zaie berdintasunaren alde borrokatzen hasiak diren neska ikasleei.

Gainera, Lanbide Heziketako ikastetxeek #NeskUP!2023 lehiaketa antolatu dute proiektuaren esparruan. Tik Tok plataformaren bidez, parte hartzaileek hausnarketara gonbidatzeko eta STEM lanbideak ikusarazten laguntzeko bideo bat aurkeztu beharko dute, bakarka edo taldean, ikastetxeen bitartez. Izena webgunean dagoen inprimakiaren bidez eman beharko da, martxoaren 8tik aurrera. Kategoria bakoitzeko irabazleen izenak, bai eta sari banaketa noiz eta non izango den ere, maiatzaren 8tik aurrera argitaratuko dira webgunean.

NeskUp! ekimena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren bidez sustatu du, #STEAM Euskadi Estrategiaren barruan, eta Ikaslan Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sareak eta Hetel itunpeko ikastetxeen sareak bultzatu dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Neskak zientzia ikasketetara erakartzeko helburuarekin abian jarri dute NeskUP! proiektua

Neskak zientzia ikasketetara erakartzeko helburuarekin abian jarri dute NeskUP! proiektua