Borrar
Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano egileak, eta Jorge Giménez Bech editorea, liburuaren aurkezpenean. Alberdania
Nerabeen osasun mentalaren mundu konplexua esploratzen duen liburua argitaratu du Alberdaniak

Nerabeen osasun mentalaren mundu konplexua esploratzen duen liburua argitaratu du Alberdaniak

Gaian adituak diren Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek joera kezkagarri horiek bultzatzen dituzten arrazoiak aztertu dituzte

Itziar Altuna

Donostia

Lunes, 23 de octubre 2023, 18:24

Nerabeen osasun mentalari buruzko liburua argitaratu du Alberdaniak, gaiaren ezagutza sakona duten bi espezialistek, Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek, sinatzen dutena. Argitaletxearen hogeita hamargarren urteurrenean, literatura- eta pentsamendu-lanetan zentratutako bere argitalpen-ildo historikoan argi eta garbi bereizten den proiektua da 'Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaia', baina katalogoan sartzeko erabakia hartu dute, argitaletxetik azaldu dutenez. «zerbitzu publikoko dibulgazio-liburuaren aldeko apustu irmoa» eginez.

Elikadura-nahasmenduen, antsietatearen, depresioaren, autolesioen eta jokabide suiziden labirintoan murgildu dira egileak, haietan inguruneak izan ditzakeen eragin kezkagarriak argitze aldera. Liburuak hainbat galderei erantzun nahi die: Zerk bultzatzen ditu joera kezkagarri horiek? Zeintzuk dira buru-hausgarri honen gakoak? Eta garrantzitsuena: nola lagundu dezakegu?

«Planteamendu holistiko batetik» jorratu dute gaia egileek, «zorroztasun handieneko ebidentzia zientifikoa, lehen mailako profesionalen jakintza eta esperientzia, egiaztatutako tresna praktikoak eta patologia horiei aurre egin dieten pertsonen benetako testigantzak bateratuz», Alberdaniatik diotenez.

Lan honen planteamendua «integratzailea» eta «erabat dibulgatzailea» dela gaineratu dute, eta tresna praktiko bat eskaintzea duela helburu –irakurlearen kualifikazio-maila edozein dela ere–, «nerabeen osasun mentalaren mundu konplexua esploratzeko, erronkak prebenitzeko, ulertzeko eta eraginkortasunez heltzeko funtsezko informazioa eskainiz, bereziki eskola-, familia- eta gizarte-esparrutik».

'Nerabeen garrasia / Las voces del silencio' liburuak euskaraz (jatorrizko hizkuntza) eta gaztelaniaz argitararatu dira.

Egileak

Telmo Lazkano Gizarte Zientzietako irakaslea da Ospitale, Etxe eta Hezkuntza Arreta Terapeutikorako Gipuzkoako Lurralde Zentroan eta hezitzaileentzako psikologia eta haur eta nerabeekiko psikoterapia laburrean espezializatua da. Aldi berean, aditua da sare sozial eta pantailetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Euskadiko adikzioen arloko praktika onenaren saria eman zion (2022- 2024).

Maitane Ormazabal terapeuta da, psikoterapia laburrean, ebaluazio psikologikoan eta psikodiagnostikoan aditua, baita E.M.D.R. traumetan eskuhartzean ere. Halaber, Pedagogia Terapeutikoko irakaslea eta Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria da. Gaur egun coach eta terapeuta gisa kolaboratzen du EITBn. 'Autoestima como vitamina' liburuaren egilea da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nerabeen osasun mentalaren mundu konplexua esploratzen duen liburua argitaratu du Alberdaniak