Borrar
Nagore Legarretaren erakusketa, Oiartzunen

Nagore Legarretaren erakusketa, Oiartzunen

Ehuntze sormen espazioan ikusgai izango da maiatzaren 9tik 23ra

I. A.

Donostia

Domingo, 4 de mayo 2025, 20:42

Oiartzungo EHUNTZE sormen espazioan (Manuel Lekuona etorbidea, 10 behea) Nagore Legarreta argazkilariaren 'Suzko irudiak' erakusketa izango da ikusgai maiatzaren 9tik 23ra. Gainera, erakusketan oinarritutako musika emanaldia eta tailerrak ere egingo dira.

Inaugurazio ekitaldia ostiralean, hilak 9, arratsaldeko 19.00etan izango da eta «suzko irudiak eta banda zuzenean» izango direla azaldu dute. Bertan parte hartuko dute Nagore Legarretak eta baita Mariano Hurtadok, Nerea Garridok eta Beñat Iturriozek.

Maiatzatk 12an 'Suzko irudien kolore paleta osatzen' izenburua daraman tailerra aurreikusi dute, arratsaldeko 17.30ean, Nagore Legarreta eta Idoia Beratarbide artistekin.

Azkenik, maiatzak 23an, 18:30ean, artistak bisita gidatua egingo du, erakusketari amaiera eman baino lehen.

Erakusketa hau '21 AULKI' zikloaren baitan antolatu da. Hamabi urte daramatza martxan ekimen honek Oiartzunen, eta bere helburuen artean daude Oiartzunen arte plastiko erakusketak egin ahal izateko zirrikitu bat zabaltzea, herritarrek arte plastikoak lehen eskutik bizi eta tailerretan praktikatu ahal izatea, herriko eragile ezberdinekin mediazioak antolatzea, emakume sortzaileen lana ikusgarri egitea, artea guztion eskura jartzea... eta horrekin batera, erakusketekin lotuta artista liburuak publikatzea, eta batez ere, artistei lanerako baldintza duinak eskaintzea.

Aurten proiektua laguntzeko dinamika bat jarri dute martxan, 'Artelkarrizketak' laminenan. Honela, aldiro bi sortzaile jarriko dituzte artistikoki elkarrizketan, eta lamina berri bat sortuko da. Lamina horiek sinatuak eta numeratuak egongo dira eta bakoitzak 20 euroan salduko da. Lortzen den diru guztia artistari lan baldintza duinak eskaintzera bideratuko da. Aurten, Nagore Legarretak berak eta Idoia Beratarbidek sortu dute elkarrekin lamina.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nagore Legarretaren erakusketa, Oiartzunen