

Secciones
Servicios
Destacamos
Inauteriak ate joka dira non-nahi ispiritu txarrak uxatzeko. Otsailaren 27 eta 28an hasita, Tolosan esaterako martxoaren 4a arte jai giroa nagusituko da bertan. Nafarroan, dagoeneko Ituren, Zubieta eta Aurtitzen joaldunek jaso dituzte larruak eta joareak. Leitzan, Areso, Uitzi, Eratsunen eta beste hainbat herritan ospatu dituzte neguko festak morrotuz. Baina oraindik badira Nafarroan inauteriko egun berezienak izango dituztenak. Horien artean, Altsasu, Lesaka, Goizueta eta Lantzen.
Momotxorroak dantzan egiteko prest izango dira Altsasun. Hausterre-egunaren aurreko asteartean izaten ohi dira Altsasun euren Zortzikoa eskaintzeko prest. Landa-inauteriak ospatzen dituzte bertan eta momotxorroak kalez kale ibiltzen dira. Jantzia odolez zikindu eta kalera irteten dira herritik dabilen jendea beldurtzen: larruzko bizkarretakoa; atorra zuria, maukak bilduta eta besoak odolez margotuta; buruan, saski bat, aldeetan adar handi bana erantsirik, eta, aurpegia estaliz, zaldi-ileak; gerrian eta bizkar larrua bilduz, uhalak joare eta txintxarriekin, zalaparta handia sortzeko; eskuan, sardea, beldurgarriagoak izateko eraman ohi dute.
Goizuetan dantzak izan ohi dira nagusi inauterietan. Aurten, martxoaren 4an izango dute hitzordu garrantzitsuena zahagi dantzari goizuetarrek. Inaute asteartean mozorraturiko neska-mutilak etxez etxe ibiliko dira puska biltzen. Hala ere, herritarrentzat Zahagi dantza eskaintzeko unearen zain egoten dira. Musika hasi orduko, 'mozorroak' (neska-mutilak) bi lerrotan jarriko dira bikoteka elkarri begira eta zahagiek dantza egiten duten bitartean, bikoteek makilak elkar jotzen dituzte musikaren erritmoan. Une berezia da hori benetan eta ixiltasuna izaten da nagusi. Dantzari bukaera emateko zahagiek itzulipurdia ematen duten bitartean, makilak jaisten dira zahagian joaz. Ondoren, ikusleek erne egon behar dute, zahagi dantzariak bere tokitik ateratzen dira zahagiek eta inguruan dituzten bila edo ume baten harrapaketan hasten dira aurpegia beltzez zikintzeko asmoz.
Lesakan ere, inatueriak egun bereziak izaten dira herritarrentzat. Iluntsasuna nagusitzen denean, eguzkia gorde eta gero, zaku zaharrak ateratzen dira. Atorra, txapela eta lepoko zapi koadroduna jantzi eta oihal zuri batekin tapatzen dute aurpegia lesakarrek, begientzat, sudurrarentzat eta ahoarentzat zulo bana eginda. Azken urteetan, 90 lagun janzten dira aurpegiak estalita, musikaren erritmora dantzatzeko eta pixontzia astintzen.
Astearte arratsaldez ateratzen dira zaku-zarrak Lesakan. Sejuleko ikusmira sortzen du euren presentzia herrian barna ibiltzen direnean lerroan martxa jarraituz. Aurretik, plazaren albo batean dagoen lasto tontor batetik lastoa hartuz eta zakuak honekin betez janzten dira zaku-zar-gaiak. Eskuetan, makil luze bat izaten du lerro buruak eta azkenak. Musika eta kolpeak nahasten dira zaku-zaharren martxa hasten denean. Horretarako muxikak batera eta bestera indarrez astintzen dituzte eta erritmo biziz gurutzatzen dituzte Lesakako kaleak, tarteka fandangoa dantzatzen dutelarik, besoekin noski.
Zaku Zaharren alboan, mairuak, zapel zabal eta koloretako tiraz jantzitako lagunak agertzen dira desfilea gauzatzen den bitartean. Ohitura jarraituz, herrian barna kalejiran atera eta gero, eta plazari bi buelta emandakoan, soka bat pasatu dute eta zaku zaharrek soka horri heldu eta ikusleek hankatik tiratuz joango dira zakuak kentzen.
Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko, Txatxuak eta beste hainbat mozorro ibiliko dira Lantzen inauterietako asteartean. Inauteri bereziak benetan Nafarroako herri honetan Pío Caro Barojari esker ospatzen direnak. Izan ere, gerra zibilaren ondoren, festa debekatu egin zuten, eta, biek ohiturak, tradizioak eta festak berreskuratzeko egindako ahaleginari esker, berriro antolatzen hasi ziren.
Kondairak dioenez, herria Miel Otxin gaiztoa eta haren adiskide Zaldiko, erdi gizon, erdi gizaki, harrapatzen saiatzen da. Herria mehatxupean dute eta, gainera, Ziripot potolo kutunari eraso egin diote. Oso gizon maitea da, eta, ogibiderik ez badu ere, ipuinak eta istorioak oparitzen dizkie Lantzeko biztanleek.
Igandean hasten dira inauteriak Lantzen eta astelehena eta asteartean luzatzen dira. Egun horietan, Miel Otxin, Lantzeko inauterietako pertsonaia nagusia ibiliko da herrian barna Zaldiko, Zipirot, Txatxuak,... Miel Otxin 3 metro baino gehiagoko altuera eta 35 kg inguruko pisua duen bidelapurra da, harrapatu egiten dute eta hildua irudikatzen du. Tamaina handiko irudia da eta 3 metro baino gehiagoko altuera du. Belar lehorrez betetako egurrezko egitura da, 35 kg inguruko pisua duena.
Zaldiko berriz, pertsonaia egurrezko egitura angeluzuzen batean dagoen zaku batez estalita dagoen bizilagun batek irudikatzen du. Zaku horrek «U» formako ohol bat du buru gisa eta benetako zaldi isats bat. Zaldiko Miel Otxinen zaldia da eta horregatik dauka gerra hori Ziripotekin bere nagusia salbatzeko eta lurrera botatzen du aukera bakoitzean.
Borroka sortzen den bitartean, Ziripot, auzotarrik indartsuenak, behin Miel Otxin harrapatu ondoren gaizkileari eusteko arduradu du. Gorpuzkera handia hartzen du, eta horrek mugatu egiten ditu bere mugimenduak trakets bihurtuz, baina makila baten laguntza du mugitzeko, Zaldikok etengabe jazartzen eta eraisten duen bitartean.
Inguruan txatxuak ibiltzen dira. Herritar gehienak txatxuz mozorrotzen dira eta Miel-Otxin harrapatu behar dute. Arropa ikusgarriekin mozorrotuta daude, kolore handikoak, estanpatuekin. Larruz ere estaltzen dira eta kukurutxo formako txanoak daramatzate. Erratzez armaturik, saltoka eta korrika doaz, garrasi zorrotzak eginez eta erratzaren bat edo beste banatuz. 40ko eta 50eko hamarkadetan, txatxuen mozorroak sinpleagoak ziren, askoz ere koloretsuagoak, zaku arpilatzaile gehiago eta txanoa bezalako edozer gauza zutenak. Arotzak ere lana egiten dute Zaldiko ferratzean.
Azkenean, sekuleko festa jarri eta gero, Miel Otxin erreta bukatzen du epaiketa pasatu eta gero.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.