Borrar
Askotariko tekniketatik sortutako piezak aurkezten ditu Melania Cabezak erakusketan. M.C.R.
'Alkimia'

Melania Cabezak euskal pertsonaia mitologikoak berreskuratu eta interpretau ditu

Museum Cementos Rezolak artista añorgatarraren hainbat lan bildu ditu 'añorgARTEA' proiektuaren baitan

I. Altuna

Donostia

Ostirala, 18 uztaila 2025, 18:10

Comenta

Melania Cabeza artista añorgartarraren lan sorta zabala ikusgai dira egun hauetan Museum Cemento Rezolan. 'Alkimia' izenburupean, askotariko tekniketatik sortutako piezak aurkezten ditu bertan, hala nola olioa, collagea, akuarela, puntillismoa, doodle art-a edo animazioa. Obra hauek euskal pertsonaia mitologikoak berreskuratu eta interpretatzen dituzte, bere sorkuntza-lanak barne munduaren benetako isla bihurtuz. 'Alkimia' kontzeptuaren pean, artistak estiloak eta materialak konbinatzen ditu, intuizioak, koloreak eta formak harmonian hitz egiten duten unibertso propioari forma emateko.

Erakusketa añorgARTEA proiektuaren barruan dago, museoa bertako hainbat artista belaunaldik beren lanak ezagutarazteko plataforma bihurtzen duen 2023an hasitako lan ildoa. Horrekin, Museum Cemento Rezolak eta Heidelberg Materialsek «ondarearen eta bere komunitatearen arteko bizikidetzarako, hurbiltasunerako eta bitartekaritzarako espazio gisa duen konpromisoa indartzen du», adierazi dute museotik.

'Alkimia' irailaren 28ra arte egongo da ikusgai (sarrera doakoa izango da) baina ez da Museum Cemento Rezolara hurbiltzen den bisitariak topatuko duen erakusketa bakarra. 'Basterretxea eta Zementua. Arriarango Urtegia' aldi baterako erakusketa ere ikusgai dago, non Nestor Basterretxeak Arriarango urtegian egindako hormigoizko 'Urbidea' obra monumentalaren fabrikazio eta instalazio prozesua eraskusten den, artistaren beraren zirriborroen, maketen, argazkien eta bideoen bidez.

Bisitariek, halaber, Basterretxeak zementuarekin egindako lana ezagutzeko aukera dute. Gehien erabili zuen materiala izan ez bazen ere, bere obran ezaugarri eta ikuspegi berriak esploratzeko aukera eman zion.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Melania Cabezak euskal pertsonaia mitologikoak berreskuratu eta interpretau ditu

Melania Cabezak euskal pertsonaia mitologikoak berreskuratu eta interpretau ditu