Borrar

Matrimatrakak sanferminetara doaz

Ana Jakak bi ahizpa bihurri hauen abentura berriak argitaratu ditu, bildumaren hamaikagarren liburua

Itziar Altuna

Donostia

Astelehena, 5 ekaina 2023, 17:43

Comenta

Marimatrakek sanferminetako jai giroan murgilduko dituzte oraingoan haurrak. Izen bera daraman bildumaren hamaikagarren liburua argitaratu berri du Elkar argitaletxeak, Ana Jakak idatzitako istorioarekin eta Jokin Mitxelenaren ilustrazioekin, berriro ere. «Neska-mutilek jai erraldoi bat irudikatzeko egokia iruditu zitzaidan, baina batez ere ni Iruñan bizi naizelako aukeratu dut San Fermin festa», aitortzen du Ana Jaka idazle andoaindarrak. «Festa hau oso identifikagarria eta gurea da, eta kanpotik datozen haurrentzako oso esperientzia potentea da».

Festan ordea, ez da dena alaitasuna izango. Beldurra ere nabaria da, batez ere kiliki bat puxika batekin segika edukiz gero. «Horrelako tamaina handiko jai batetan haurrak nola sentitu daitezkeen ere kontatu nahi izan dut. Nik marimatrakak auzo lasai eta txiki batetan irudikatu ditut beti, baina mundu handiago batetara ateratzen direnean, gaindituta senti daitezke», dio Jakak. Hori da hain zuzen Noari gertatuko zaiona.

Bildumaren azken liburu honek beste bigarren ipuin bat ere badu, kasu honetan festarekin zerikusia ez duen narrazio bat, «kontrapuntua» dena, izan ere «agur bat irudikatu nahi izan dut». Kasu honetan, Shainal pertsonaia agurtu beharko dute marimatrakek, beste herrialde batetara joango baita bizitzera. «Haurren bizipenak ipuinetan sartzen saiatzen naiz beti», dio Jakak.

Ipuin luzeagoak

'Irria' aldizkarian sortu ziren Noa eta Lea, ondo pasatzea gogoko duten bi ahizpa bihurri, bi marimatraka. Elkar argitaletxeak 2018an argitaratu zituen bildumako lehen bi liburuak, eta ordutik hainbat abentura bizi izan dituzte bi neskek. Lehenengo liburuek ipuin motzagoak eta «infantilagoak» zituztela onartzen du Jakak. «Egia da hasierako asmoa ume txikiagoek irakurtzea zela, baina 8 eta 9 urteko umeek ere irakurtzen zituztela konturatu ginen, horregatik orain ipuinak luzeagoak dira, eta tramak pixkat konplikatuagoak, pertsonaia gehiagorekin».

Ana Jakaren istorioei Jokin Mitxelena ilustratzaile oiartzuarrak jarri dizkie irudiak hasieratik. «Nik ipuina asmatzen dut eta ondoren gidoi moduko bat egiten diot, berak marrazkiak eta narrazioa osatzeko beharrezkoak diren hitzak jar ditzan. Urte asko dira elkarrekin lanean eta gero eta hobeto ulertzen gara, eta ilustrazioak ere dibertigarriagoak direla uste dut». Testuak eta marrazkiak elkar-osatzen dira, «irudiekin bakarrik ezin da narrazioa jarraitu, hori argi genuen hasieratik», dio Jakak, eta bildumaren arrakastaren arrazoi handi bat hau dela uste du. Talde-lanaren garrantzia ere azpimarratzen du idazle andoaindarrak, Aintxine Mendizabal editoreak eta Unai Arana maketatzaileak ere azken erabakietan parte hartzen baitute.

Haur literatura egiten gustora dabil Ana Jaka, baita eleberriak eta olerkiak idazten. Azken urteetan Marimatrakak bildumara «oso emana» dago, «haurrek asko eskertzen baitute horrelako bilduma bat, eta beraiei esker ikusten duzu literaturak zein botere duen». Baina honekin bukatzean beste zerbait egiten jarraituko duela dio, «beti nago gauzak egiteko pres». Marimatraken hurrengo liburuan iada hasi dira pentsatzen, «oraindik badu jarraipenik, baina egia da bukaera bat izango duela bildumak», baina oraindik ez daki noiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Matrimatrakak sanferminetara doaz

Matrimatrakak sanferminetara doaz