Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Matter Ontzi Museoko kideak eta kanpaina honen harira sortu diren bi erraldoiak E.J.
'Zero Zabor Uretan'

Mater Ontzi Museoak euskal kostaldea zeharkatuko du itsaso osasuntsu bat aldarrikatzeko

Mutriku, Hondarribia, Getaria eta Pasaiako portuetan izango da hilaren 15etik 26a bitartean

I. Altuna

Donostia

Asteartea, 9 uztaila 2024, 18:44

Comenta

Uztailean zehar 'Zero Zabor Uretan' kanpainaren baitan Pasaiako Mater Ontzi Museoak euskal kostaldeko hainbat portu bisitatuko ditu. Itsaso osasuntsu baten aldeko itsas zeharkaldia izango da, seigarren urtez egiten dena, euskal kostaldeko hainbat portutan, hausnarketa-prozesu parte-hartzaile bat sortzeko eta hondakinen problematikari irtenbideak bilatzeko 'Hondakinik onena, sortzen ez dena' lelopean.

Bilbo eta Portugaleten egin ditu lehen geldialdiak, eta datozen egunetan Bermeo, Ondarroa, Mutriku (uztailak 15-18), Hondarribia (uztailak 18-21), Getaria (uztailak 21-24) eta Pasaiako portuetan (uztailak 24-26) izango da. Bertan, doako jarduerak burutuko dira: bisitak, tailerrak, itsas hondakinak arrantzatzeko nabigazioak, proiekzioak ontzian eta itsasoa eta bizia zaintzeko aldarrikapenak. Izaskun Suberbiola kanpainaren arduradunak adierazi duenez, «inbasio hau gelditu behar dugu eta gure hondakinak murrizten hasi, eredu izateko eta ingurune osasuntsu, justu eta etorkizunekoa sortzeko«.

Mater Ontzi Museoa portu hauetara iristearekin batera, hilabete batzuk lehenago herri horietan hondakinen prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatzeko tokiko eragileekin hasitako lana amaitzen da. Sentsibilizazio-hitzaldien, erakusketen eta hainbat kolektibori zuzendutako proposamenen bidez, sinergiak egin dira, tokian tokikotik arazoaren globalera eta konponbideetara jarduteko. Udalak, komunikabideak, gizarte-erakundeak eta tokiko dendak izan dira aurtengo protagonistak.

Parte-hartze honen haria komunitatean sorturik erraldoi bihurtu diren bi figura izan dira: BIO, Bizitzaren Sarea, biziaren zaintzaren garrantzia irudikatzen duena eta kakorratzez egindako dozenaka algaz eta itsas animaliaz egina dagoena; eta ZABOR, Itsas Hondakinen Munstroa, gizarte gisa ditugun kontsumo ohitura suntsitzaileen emaitza dena eta euskal kostaldean bildutako plastikozko itsas hondakinez osatua dagoena.

Erraldoi hauek Mater-eko tripulazioaren parte izango dira itsas zeharkaldi honetan ere, eta herri bakoitzeko programazioa itsasoaren zaintzaren aldeko martxarekin irekiko dute, herri horietako ehunka haurrek egindako mezuekin batera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mater Ontzi Museoak euskal kostaldea zeharkatuko du itsaso osasuntsu bat aldarrikatzeko

Mater Ontzi Museoak euskal kostaldea zeharkatuko du itsaso osasuntsu bat aldarrikatzeko