Borrar
Iaz Espinosaren pieza jo zuten azken aldiz Antzuolako Alardean. Gorka Estrada

Martxa berriarekin egingo da Antzuolako Alardea uztailaren 19an

Ion Gurutz Biteri antzuolarrak herriko txistulari elkartearen laguntzarekin sortutakoa

X. Ibarbia

Donostia

Igandea, 13 uztaila 2025, 20:41

Comenta

Antzuolako Alardea berritasunekin bueltatuko da datorren larunbatean, uztailaren 19an, pasa den maiatzean aurkeztu zuten ereserki berria estreinatuko baitute, Ion Gurutz Biteri antzuolarrak herriko txistulari elkartearen laguntzarekin sortutakoa. Alardearen etorkizuna indartzeko eta herritarren kohesioa bermatzeko emandako pausoa izan da hauxe.

Melodia berriak Espinosaren 1761eko 'Pifanoentzako eta danborrentzako Fusilarien Martxa' tradizionala ordezkatuko du. Iaz azaldu zuen Udal Gobernuak martxa aldatzeko asmoa, «Borboien errege-etxeko himno espainiarra» zela argudiatuz, eta «gure nortasunarekin bat ez datorrela ikusita». Alardea ospatu baino pixka bat lehenago hartutako erabaki hark, alabaina, aurkako hainbat erreakzio eragin zituen. Antzuolako Alardearen Kultur Elkarteak aldebakarrez hartutako erabakia zela nabarmendu zuen, «Udal Gobernuaren gehiengo batek bere kasa» hartutakoa. Eta presazkoa izan zela ere azpimarratu zen.

Hala, iazko erakustaldian oraindik ere Espinosaren pieza joko zela erabaki zen eta aurrera begira lan prozesua abiatuko zutela. Horretarako Batzorde bat osatu zen eta hortxe aritu dira lanean hainbat hilabetez Udala, Alardearen Elkartea, Alboradak Txistulari Taldea, Oinarin Dantza Taldek eta beste hainbat herritar, Farapi Kooperatiba Elkartearen bitartekaritzarekin.

«Azaroa eta martxoa bitartean hogei bat lagun bildu ginen zortzi topaketatan. Alardearen inguruan mugitzen diren kolektiboetako ordezkariak eta beste herritar batzuk. Alardearen batzordearen esparrua eta martxaren aldaketari buruz genituen ikuspegi eta iritziak landu eta definitu dira», azaldu zuten ereserki berriaren aurkezpenean. Emaitzarekin gustura agertu ziren, iritzi zeberdinak izan arren, akordioetara iristeko gai izan zirelako.

Bere ibilbidean zehar, Antzuolako Alardeak hainbat aldaketa izan ditu; esanguratsuena 2009an burutu zen, besteak beste, kalifaren figura duindu zutenean, baita diskurtsoa eraberritu eta egungo errealitatera egokitu ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Martxa berriarekin egingo da Antzuolako Alardea uztailaren 19an

Martxa berriarekin egingo da Antzuolako Alardea uztailaren 19an