Borrar
Bikote garailea dantzan, sariak jaso ondoren.

Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa

Segurako Baratze pilotalekuan jokatu den finalean 12 bikote aritu dira

Itziar Altuna

Donostia

Igandea, 19 urria 2025, 17:03

Comenta

Maren Galvez Garmendiak (Lezo) eta Gorka Granado Terronesek (Sopela) osatutako bikoteak irabazi du Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Bigarrenen aldia izan da txapelketan lehenengo postua lortu dutela, 2021ean ere irabazi baitzuten.

Segurako Baratze pilotalekuan jokatu da finala larunbata honetan, eta bertan hamabi bikote aritu dira lehian. Guztiek, zortzi pausoko fandangoa txistuz (Kriseilu Txistulari Taldearen musikarekin) eta Arin-Arina trikitiaz (Estanga anai-arrebak trikitilarien piezarekin) dantzatu dituzte.

Maren Galvez eta Gorka Granado, irabazleen garaikurrarekin.

Bikote garaileak Segurako udalaren sari nagusia jaso zuen, hau da, txapela, lepokoa, 800 euro eta Koldobika Jauregi eskultoreak egindako Dantza Txapelketa garaikurra. Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko oroigarri bat eta Foru Aldundiko beste bat ere jaso zituzten.

Bigarren saria Saioa Galarraga Pardina eta Julen Murgiondo Izagirre bergararrek jaso zuten (600 euro eta oroigarria), eta hirugarrena Jone Arriaran Lizarralde eta German Aranburu Sarasua azpeitiarrek (500 euro eta oroigarria). Lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatutako bikotea Laura Bastida Garate eta Ekain Uzkudun Dorronsoro azpeitiarrek osatutako izan zen, eta Guillermo Areizaga Saria jaso zuten (mantala eta gerrikoa). Dantza txapelketaren sortzaile eta sustatzaile izan zenaren omenez ematen den saria da hau. Azkenik, Laura Bastida Garate eta Ekain Uzkudun Dorronsoro azpeitiarrentzat izan zen 150 euroko sari berezia, jantzi hoberenak saritzen dituena.

Epaile lanetan aritu dira Xabier Mendizabal Barandiaran, Idoia Besada Salgado, Antton Mendizabal Barandiaran, Arantxa Garin Etxenike eta Gabriel Alonso Alcaraz. Jantzi epailea Ainhoa Mendiburu izan da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa

Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute 49. Euskal Herriko Dantza Txapelketa