Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Juan Mari Beltranek jaso zuen 2024ko Manuel Lekuona Saria. DV

Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea igandean amaituko da

Euskal komunitate globalari ekarpen garrantzitsua egiten dioten pertsonalitateen obra osoari aitorpena egiten dio sariak

I. A.

Donostia

Astelehena, 15 iraila 2025, 19:25

Comenta

Eusko Ikaskuntzak datorren igandean itxiko du 2025eko Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea, irailaren 21ean. Euskal komunitate globalari ekarpen garrantzitsua egiten dioten pertsonalitateen obra osoari aitorpena egiten dio sariak.

Eusko Ikaskuntzak jakiarazi duenez, behin hautagaitzak onartuta, urriaren 13tik 19ra bozketa jarriko du abian bere web orriaren bidez. 2014az geroztik, Lekuona Saria ebazteko, Euskal Komunitate Globalaren iritzia eskatzen da bozketa ireki bidez eta bazkideena ere biltzen da. Ondoren, epaimahai instituzional batek balioztatzen du emaitza. Azken boto kontaketa hurrengo proportzio hauetan egingo da: %30 Eusko Ikaskuntzako kideen botoekin, %10 euskal komunitate globaleko kideenekin eta %60 epaimahai instituzionaleko botoekin. Erabakia urrian jakinaraziko da.

Sariaren oinarrien arabera, proposatzen diren pertsonak nabarmenak izan behar dira beren bizi ibilbidean, ez ezinbestean unibertsitate alorrarekin lotuta. Halaber, euskal kulturarekiko ekarpen eta konpromiso adierazgarria izan beharko dute, baita balore unibertsala ere. Hautagaiaren lanaren dibulgazioa ere kontuan izango da.

Era berean, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatze aldera, emakumezkoen hautagaitzak sustatuko dira. Gainera, Euskal Herriko lurralde errealitate ezberdinak islatzen dituzten pertsonak lehenetsiko dira.

Manuel Lekuona Saria 1983an sortu zen, euskal kulturaren alde lan egindako pertsonak goratzeko eta irabazleak Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura jasotzen du. 2024an Juan Mari Beltran Argiñena musika interpretatzaile, ikertzaile, sustatzaile eta irakasleak jaso zuen goraipena, musika ondare tradizionala berreskuratu, babestu eta transmititzeagatik

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea igandean amaituko da

Manuel Lekuona Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea igandean amaituko da