Borrar
Lur Garden lorategia.

Lurlive festibala, natura ardatz duen jaialdia

Hainbat ekitaldi antolatu dira uda honetan Oiartzungo Lurgardenen

I. Altuna

Donostia

Igandea, 11 abuztua 2024, 18:42

Comenta

Lurlive festibalak, naturguneetako artearen disziplina anitzeko 2. jaialdiak, hainbat ekintza antolatu ditu uda honetan. Antolatzaileen esanetan, jaialdia diziplina anitzeko ekitaldi bat da, eta hainbat profesional eta artista hibridatzen dira ingurune natural batean publikoaren esperientzia kolektiboaren zerbitzura dagoen lankidetza-proiektu bat sortzeko. Hainbat diziplina artistikoren inguruan garatzen da eta bokazio didaktiko handiarekin: land art instalazioak, esperientzia sentsorial teatralizatua, dantza garaikidea, tailer hezitzaileak eta inklusiboak, musika, zinema, moda, hitzaldiak edo eztabaida filosofikoak.

Idoia Lizeagak eta Iñigo Segurolak sortutako kultur elkartea da Lur Live, artearekin eta naturarekin lotutako jarduerak antolatzen dituena. Pertsonak eta kultura, oro har, ingurune naturaletara hurbiltzea sustatu nahi du, naturguneetako jarduerak indartuz, eta lurlive festibalak helburu honi erantzuna eman nahi dio.

Antolatu dituzten ekimenen artean, abuztuaren 22an lorategiko esperientzia labirintikoa burutuko dute, lurra, ura eta airea elementuez baliatuz, zentzumen-proposamen guztiez pase bakar batean gozatzeko aukera eskainiz. Egun berean, Nuria Martinezek beste tailer bat gidatuko du, kasu honetan, espresioa eta gorputz-kontzientzia lantzeko mugimenduaren bidez, «ura izateko, jolasteko, gozatzeko eta, batez ere, bete-betean bizitzeko prest dauden gure barneko izakiarekiko zentzumenak irekiz», dio.

Abuztuaren 30ean Celia Teirak 'Sensacciones' izeneko tailerra eskainiko du, pertzepzioaren fenomenoari buruzko gogoeta eta jolasekin.

Bestalde, abuztuko azkeneko bi asteburuetan (abuztuak 24, 25, 31 eta irailak 1), Andrea Van Eycken performance zeremoniala izango da. Zeremonia honetan, Aingerua irakurketa-, dantza- eta kantu-amalgama baten bidez aurkezten da publikoaren aurrean, maitasunaren, plazeraren, desioaren, edertasunaren eta inspirazioaren esentzia aipatuz. Naturarekiko eta edertasunarekiko lotura sakona sustatzen da, ongizate fisiko, mental eta espiritualaren funtsezko iturri diren aldetik, eta entzuleak inguratzen dituen mundua berritzera bideratzen dira.

Ekitaldi guztiak Oiartzungo Lurgardenen izango dira. Plazak ziurtatzeko, aldez aurretik ordainketa egin beharko da. Ekitaldi guztiei buruzko informazioa elkartearen web orrian kontsulta daitezke, lurlivefestibala.com.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lurlive festibala, natura ardatz duen jaialdia

Lurlive festibala, natura ardatz duen jaialdia