Borrar
Laugarren denboraldiko aurrestreinaldia, otsailaren 2an Victoria Eugenia Antzokian
'Irabazi arte'

Laugarren denboraldiko aurrestreinaldia, otsailaren 2an Victoria Eugenia Antzokian

Printzesak futbol taldearen abentura berriak otsailaren 14an helduko dira MAKUSIra eta otsailaren 21ean ETB1era

DV

Donostia

Martes, 21 de enero 2025, 13:08

Printzesak futbol taldearen abenturak kontatzen dituen 'Irabazi Arte!'telesailaren laugarren denboraldia otsailaren 14an estreinatuko da MAKUSIn, haur eta gaztetxoentzat EITBk duen plataforman, eta astebete geroago, hilaren 21ean, helduko da ETB1era. Aurretik, baina, aurrestreinaldiak egingo dira Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

EITB-ko iturriek jakitera eman dutenez, lehena igande honetan (urtarrilak 26) izango da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta hurrengoa Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, otsailaren 2an, arratsaldeko 17.00etan. Gonbidapenak ostegunen honetan jarriko dira eskuragai.

Aski ezaguna den 'Go!azen'eko Pausoka ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako telesaila da 'Irabazi Arte!'. Kirolaren eta gazteen bizipenak jorratzen ditu telesaialak, balioak eta bizitzako erronkak uztartuz. Laugarren denboraldi honek, aurrekoan erantzunik gabe geratu ziren hainbat galdera erantzungo ditu. Jonek Martxeloren eta Alaitzen azpijokoak agerian utziko ditu? Zer gertatuko da Lukarekin jipoia jaso ondoren?

Izan ere, denborak aurrera egin du, Arene guztiz sendatuta dago eta futbol zelaira bueltatzeko prest dago, baina dagoeneko ez du ekiporik. Alaitzek Printzesen kontrol osoa baitu eta ez hori bakarrik, Jon eta bera elkarrekin dabiltza. Gainera, Learoko bizitza guztiz astinduko duen zerbait gertatzeko zorian dago. Galder izeneko ikasle berri bat agertuko da, denentzat ezezaguna, Arenerentzat izan ezik.

Bizitza berrira moldatu beharko dira protagonistak denboraldi berrian eta oztopoz beteriko bideari aurre nola egingo dioten ikusiko dute ikusleek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Laugarren denboraldiko aurrestreinaldia, otsailaren 2an Victoria Eugenia Antzokian