Borrar
Amezketako Pello Zabala gunean ondare naturala eta kulturala ezagutzera ematen dira. L. F.

Landaola Sariak ostiralean emango dira

Landa eremuaren garapenaren alde sustatuko proiektuak sarituko ditu Landaola Federazioak

Itziar Altuna

Donostia

Larunbata, 25 otsaila 2023, 18:05

Comenta

Gipuzkoako landa garapen proiektuei errekonozimendua egin asmoz, aurten ere Landaola Federazioak VI. Landaola Sariak antolatu ditu. Lau dira emango diren sariak: Erakunde Pribatuaren Landaola saria, Erakunde Publikoaren Landaola saria, Emakumeak Landa Eremuan Landaola saria eta Urteetako ibilbideari Landaola saria. Sari emate ekitaldia, ostiralean, martxoak 3, eguerdiko 12:00etan ospatuko da Berastegiko Udalean.

Hautagaiak Landaola Federazioa osatzen duten Gipuzkoako sei landa garapen agentziek aukeratu dituzte. Erakunde publikoei dagokionean, sei proiektu daude sarietarako hautatuak: Zubillaga Hiltegia (Haragiaren balio katean hiltegiko zerbitzua hobetzegatik) eta Hondarribia, Eibar, Zumarraga, Amezketa eta Zarauzko Udalek sustatzen dituzten beste bost proiektu. Hondarribiako udalaren kasuan, Bidez-Bide, herriko landa-eremurako eskaripeko garraio-zerbitzua hartu da kontuan. Eibarren aldiz, azoka Errebal plazan kokatu izana azpimarratu nahi da, kokagune berri honek kontsumitzaile eta produktoreen arteko harremana indartzeaz gain, lehen sektoreari babesa eta bultzada eman diolako. Amezketan, gainbeheran zegoen Ieraregibizkar errotaren eraberritze lanak burutu eta etxebizitza zen aldean, Amezketako ondare naturala eta kulturala ezagutzera emateko zentroa jarri da, Pello Zabala gunea. Zumarragan, herriko produktu, kultura, balioak eta aniztasuna batzen ditu larunbatero Azokak, udalerriaren erdialdean hiri-ekonomiako espazio gisa ezarri dena (merkataritza-gune irekia bezala), azokatik abiatuta, eta energia eta indarra eman zaio udalerriko merkataritza-sare osoari. Azkenik, Zarauzko udalaren kasuan, Merkatu Plazaren eraberritzea hartu da kontuan.

Bestelako proiektuak

Erakunde pribatuen kasuan aldiz, bost hautagai daude: Bordazar baserria. familia-erreleboagatik; Ereindajan Bergara, ikasbidaiko otarren proiektua eta Angiozarko eskolako jangelaren antolaketagatik; Asier Lizarralde eta Ane Munin, Lizagasar Sagartokixa proiektuarekin, sagarra eta sagardoaren eremutik lehen sektorea biziberritzea helburu duena; ERBEL, Erle Beltz Hazleen Elkartea; eta Ibarbi Errezil Sagarra Kooperatiba, elkarte izatetik kooperatiba izatera eraman duen ibilbideagatik.

Sariak emateko garaian, hainbat alderdi hartuko ditu kontuan epaimahaiak kontuan, hala nola proiektuak eredugarri izateko dituen baldintzak, proiektuak eragiten dion landa eremuko biztanlego eta sortutako lanpostu kopurua, duen zabaltzeko aukera eta izan duen oihartzuna, edota eskualdeko landa garapen elkartearekin izandako lankidetza.

Urteetako ibilbideari saria eta Emakumeak Landa Eremuan saria egunean bertan adieraziko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Landaola Sariak ostiralean emango dira

Landaola Sariak ostiralean emango dira