Borrar

Lagunak sarean ezagutu eta euskara praktikatzeko aukera

Donostiako Udalak Mintzaon antolatu du, 8-14 urtekoentzako euskarazko aisialdirako sareko programa

I. A.

Donostia

Ostirala, 12 iraila 2025, 16:51

Comenta

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eskolaz kanpo eta sarean egingo den Mintzaon programa berria jarriko du martxan urritik maiatzera, 8 eta 14 urte bitarteko haurrentzat. Aisialdiko jarduera ludiko bat da eta parte hartzaileak «euskaraz eskolatik kanpo gustura aritzea eta giro atseginean ahozko euskara lantzea» ditu helburu, Jon Insausti Euskara zinegotziak azaldu duenez.

Jarduera sarean izango da, eskola orduz kanpo eta doan, eta eremu digitalean euskaraz aritzeko aukera emango die haur eta gaztetxo donostiarrei. Begirale baten laguntzarekin, solasean ariko dira jolasean ari diren bitartean: hizkuntza jokoak, erronkak, musikarekin loturiko ekimenak eta gustuko dituzten bestelako jarduerak partekatuko dituzte.

Egitasmoa irekia da eta euskaraz hitz egiteko gaitasuna duen edonork parte hartu ahal izango du. Guztira, 350 bat parte hartzaile izango dira, adinaren arabera banatutak. Alde batetik, 8-12 urtekoak (Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleak), eta 12-14 urtekoak (DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak).

Parte hartzaileak adinaren eta ordutegiaren arabera, 5 eta 7 lagun bitarteko talde txikietan antolatuko dira eta dinamizatzaile bat ariko da talde bakoitzarekin. Etxetik parte hartuko da edota haurren arduradunek egoki irizten dioten lekutik, astean behin, 45 minutuz, eskolatik atera ondoren.

Izen-ematea zabalik dago jada, irailaren 23ra arte, eta izena emateko zein ordutegia aukeratzeko formulario bat bete beharko da https://www.donostiaeuskaraz.eus webgunean. Doako jarduera da, plaza mugatuak ditu eta, behar izanez gero, zozkatu egingo dira.

Emaitza positiboak

Pandemia garaian egin zen Mintzaon ekimena lehenbiziko aldiz, eta, ondoren, joan den ikasturtean proban jarri zen egitasmoa. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzutik azpimarratzen dutenez, emaitzak positiboak izan ziren eta haurren euskararen erabilerarako onuragarria zela ikusi zen.

«Haur eta gaztetxoek ongi pasatzen dute eta ahozkotasuna indartzen dute euskara modu naturalean erabilita. Gainera, hiriko beste neska-mutil batzuk ezagutzen dituzte, hasieratik euskara harremanerako hizkuntza erabilita». Gainera, Mintzaon-en ari diren bitartean euskara eremu digitalean ere erabiltzen dute «jarrera aktiboarekin» eta euskara erabiltzen ez den etxeetan euskara «hizkuntza etxean sartzeko modu bat» da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lagunak sarean ezagutu eta euskara praktikatzeko aukera

Lagunak sarean ezagutu eta euskara praktikatzeko aukera