Borrar
Kresala Dantza Taldeak iaz estreinatu zuen 'Hiru' ikuskizuna, Haizearen Orratzean. Gorka Estrada

Kresala taldeak 'Hiru' dantza ikuskizuna Hernanin aurkeztuko du

'Uda parkean' jaialdiaren baitan, Ave Maria parkean eskainiko du ostegunean, 21.30ean

I. Altuna

Donostia

Astelehena, 21 uztaila 2025, 19:14

Comenta

Eduardo Chillidaren pentsamendua eta obrari buruzko dantza ikuskizuna estreinatu zuen Kresala Dantza Taldeak iaz Musika Hambostaldian, artistaren jaiotzaren mendeurrenean. 'Hiru' Haizearen Orratzean aurkeztu zuten, eskultore hernaniarraren hiru eskulturen ondoan. Orain, ikuskizuna Chillidaren herrira, Hernanira, ekarriko dute. Ostegunean, uzatilak 24, 'Uda parkean' jaialdiaren baitan aurkeztuko dute Ave Maria parkean, gaueko 21.30ean, «hain zuzen Chillidak izan zuen lehenengo burdinola tailerretik oso gertu», azaldu dute Kresala Dantza Taldetik.

Ordubetez, 24 dantzarik dantza, musika eta keinua ustartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute, eskultore donostiarraren ibilbidearen eta hausnarketen analogia gisa balioko duten hamabost piezaren bidez, bere lehen bustoetatik hasi eta burdina eta forjaketa erabili arte, grabitatea eta marrazkiak barne.

Ikuskizunari buruz diote «elkargunerako espazioa den zeruari irekitako oroigarri klasikoen gune batetik, hiru eskultura sortzen dira itsasoan eta mendian ezarritako hiru harkaitzetatik. Hiru dira harkaitz bakoitzean sartzen diren besoak; hiru besarkatzen dituzten espazioak definitzen dituzten besoak eta 'haizea orrazten' dutenak; eta hiru mugan hitz egiten duten elementuak: lurra eta harkaitza, itsasoa eta olatua, zerua eta haizea.

Dantza, eskulturaren antzera, Kuroien greziar arte arkaikoko geometriatik datorren eta zati baten instant bateko abstrakzio liriko latz batera doan adierazpen metagarrira egokitzen da. 'Hiru', dantza, musika eta poesiaren txirikordatze bat da non metamorfosian bibratzen duen obra bat bezala grabitatzen duen, 'bere ahotsa' ateraz aromak lotuz eta gurutzatuz; Haiku japoniar batean bezala, erritmo sotil, intimo eta delikatuko keinuekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kresala taldeak 'Hiru' dantza ikuskizuna Hernanin aurkeztuko du

Kresala taldeak 'Hiru' dantza ikuskizuna Hernanin aurkeztuko du