Borrar
UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako NQAS ikerketa-taldeko kideak. EHU

Komunikazio kritikoen arloan lan egiten duen EHU-ko taldeak 3,5 milio jaso ditu

Belaunaldi berriko larrialdiko komunikazioak ditu aztergai Bilboko Ingeniaritza Eskolako NQAS ikerketa-taldeak

I.A.

Donostia

Ostirala, 19 uztaila 2024, 13:12

Comenta

Edozein larrialdi egoeratan, ohikoa izaten da txistu hots bereizgarri horiek igortzen dituzten «walkie talkie» handi horiek erabiltzen ari diren suhiltzaileak, zerbitzu medikoak eta polizia ikustea, elkarrekin eta aginte zentroarekin hizketan edozein gorabeheraren aurrean erantzun eraginkorra koordinatu ahal izateko. Era horretako komunikazioei «misio kritikoko komunikazioak» izena eman izan zaio edo, laburbilduta, «komunikazio kritikoak». Termino hori sendoak eta seguruak izan beharrarekin eta une eta egoera orotan eskuragarri egon behar izatearekin lotuta dago (baita jazoera larrien –hondamendiak, adibidez– edo ekitaldi masiboen kasuan ere –jaialdiak, kirol ekitaldiak edo ospakizunak–).

UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako NQAS ikerketa-taldea, hain zuzen ere, belaunaldi berriko larrialdiko komunikazioen arloan ari da lanean eta Ministerioak Espainiako Gobernuaren Eraldaketa Digitalerako emandako 3,25 milioi euroko zenbatekoa jaso du. «Gaur egun, telefono adimendunen eta 5G (eta laster 6G) ospetsuen garaiotan, paradoxa dirudi larrialdietako kidegoek erabiltzen dituzten komunikazioak 90eko hamarkadako teknologian oinarrituta egotea», azaldu du Fidel Liberak, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle eta NQAS taldeko ikerlari nagusiak.

Hutsune horretaz jabetuta, ikerketa talde horrek 15 urte inguru daramatza «banda zabaleko misio kritikoko komunikazioak» izenekoetarako trantsizioan aurrera egin ahal izateko teknologia ikertzen eta garatzen. Denbora tarte honetan, nazioarteko erreferente bihurtu da ikerketaren eta estandarizazioaren arloetan, interoperabilitatea sustatzen eta teknologia transferitzen. Bide horri 2011n ekin zion eta ordutik ibilbide sendoa du. Nazioarteko funtsetatik iritsitako 10 milio euro baino gehiago jaso eta koordinatu ditu. Zenbateko horretatik, erdia baino gehiago inbertituko da Euskadin. Ikerlariaren hitzetan, «finantzaketa horri esker, are gehiago sendotu ahal izango dira taldearen gaitasunak eta, gainera, misio kritikoko sistemak 6Gra bidean garatzeko gai izango den punta-puntako laborategia sortu ahal izango da».

Ikerlari belaunaldi oso bat

Ikuspegi akademiko edo zientifikotik, orain arteko emaitzak dozenaka argitalpen, hainbat doktorego tesi, estandarizazio erakundeei egindako 200 ekarpen baino gehiago eta belaunaldi berriko sare mugikorretan eta komunikazio kritikoetan adituak diren ikertzaileen belaunaldi oso baten prestakuntza barne hartzen ditu. Hain zuzen ere, ikerlari horiek nazioartean aditutzat jo dituzte.

Bestalde, transferentzia mailan lortutako emaitzaren adibide bat aipatzearren, azpimarratu beharrekoa da nazioarteko enpresekin garatutako teknologiak ustiatzeko hainbat akordio lortu dituela eta 2017an Nemergent spin off-a eratu zela. Gaur egun, 40 langile inguru ditu horrek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Komunikazio kritikoen arloan lan egiten duen EHU-ko taldeak 3,5 milio jaso ditu

Komunikazio kritikoen arloan lan egiten duen EHU-ko taldeak 3,5 milio jaso ditu