Borrar
Jon Artano kazetaria, 'Juana' liburuarekin.
Juana Perea eta bere familiaren historia bildu ditu liburu batetan Jon Artanok

Juana Perea eta bere familiaren historia bildu ditu liburu batetan Jon Artanok

Kazetari zestoarrak Tene Mujika 2022 Beka irabazi zuen eta ikerketa horren emaitza de argitalpena

Itziar Altuna

Donostia

Jueves, 26 de octubre 2023, 18:27

Igandean, urriak 29, hiru urte beteko dira Juana Perea Plata Kolonbian hil zutela. Euskal jatorrizko emakume honek etxetik alde egin zuen nerabetan eta hainbat abentura bizi izan zituen Kariben, Hungarian eta Afganistanen ere. Bere ametsa bete behar zuenen, hotel bat eraikitziea hain zuen, talde narko-paramilitar bateko kideek bahitu eta hiru tirokin erahil zuten.

Jon Artanok andrazko harrigarri honen istorioa bildu du 'Juana' liburuan, baita bere familiarena ere. EITB-ko kazetari zestoarrak Tene Mujika 2022 Beka irabazi zuen, Euskal Herriko historia hurbilari buruzko ez-fikziozko proiektuak saritzen dituena, Debako Udala eta Elkar argitaletxeak bultzatuta. 'Anderik Ande' izeneko proiektuarekin, Ameriketan ibili diren euskaldunen eta Euskal Herrian bizi diren zenbait amerikarren istorioak kontatzea zuen helburu Artanok. Hainbat hilabetez egindako ikerketa-lanaren emaitza da Elkar argitaletxeak plazaratu duen liburua.

Kolonbian korrespontsal lanetan aritu zen Artano 2016 eta 2019 urte bitartean, eta beka irabazi ondoren, «irratian eszedentzia hartu eta Andeko mendietara joan nintzen istorio bila», azaldu du kazetariak liburuaren aurkezpen ekitaldian. Sei herrialde bisitatu zituen eta bidaia hartatik «zakukada istoriorekin» itzuli zen. Guztien artean Juana Perearenak «indarra» eta «intentsitatea» bazuela konturatu ziren, bai Artano, bai eta Xabier Mendiguren editorea ere, eta azkenean liburu osoa emakume honi eta bere familiari eskaini dio kazetariak.

Juana zergatik hil zuten jakin nahi izan zuen Artanok, eta krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu eta ikerketako agiriak arakatu zituen. Bere familiarekin ere hitz egin zuen, eta orduan jakin zuen bere aitona, Andrés Perea Gallaga, Jose Antonio Agirre lehendakariaren konfidantzazko gizona izan zela, eta honek, Guda Zibila aurrera zihola ikusirik, gobernuko altxorra Euskadik ateratzeko eskatu ziola. Azkenik, 1937an Bilbotik ihesi Bogotara iritsi zen Juanaren aitona bere familiarekin.

Liburuan Juana eta bere familiaren historia kontatzen ditu Artanok, «modu entretenigarrian», baina aldi berean zorroztazunez, izan ere hainbat historialarirekin kontrastatu ditu jasotako datuak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Juana Perea eta bere familiaren historia bildu ditu liburu batetan Jon Artanok