Borrar

Jokoaren Euskal Behatokiak ikerketa proiektuekin jarraituko du

Jaurlaritzak eta EHUk hitzarmen berria sinatuko dute 2027ra arte aurreikusitako ekintzak gauzatzen jarraitzeko

DV

Donostia

Osteguna, 28 abendua 2023, 13:13

Comenta

Jokoaren Euskal Behatokiaren ikerketa proiektuak garatzen jarraitzeko lankidetza hitzarmen berria izenpetuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU). Hala onartu du aste honetan Jaurlaritzako gobernu kontseiluak. Aurreko hitzarmena 2020an sinatu ondoren, bi erakundeek izan duten lankidetza «positiboaren» emaitza da akordio berria, eta Segurtasun Sailak, beraz, urtean 100.000 euro bideratuko ditu 2027ra arte Jokoaren Euskal Behatokiak aldi horretarako aurreikusitako ekintzak gauzatzeko.

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Jokoaren Euskal Behatokiaren helburua da «Euskadin jokoaren inguruabarrak etengabe aztertzea, sektoreari buruzko ikuspuntu orokorra emanez, joko arduratsua sustatzen lagunduko duten politika publikoak lantzeko».

Jokoaren Euskal Behatokiak hainbat lan egin ditu 2020tik, aldian behin Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak gainbegiratuta egiten diren inkesten eta azterlan ekonomiko eta sozialen bidez. Besteak beste, 'Jokoaren panoramika ekonomiko-enpresariala' (2020), 'Euskadiko jokalarien prebalentzia, ohiturak eta profilak' (2020), 'Gazteak eta jokoa Euskadin' (2021), 'Jokoaren inguruko gizarte-pertzepzioa eta balorazioa' (2022) eta 'Emakumeari eta jokoari buruzko panoramika' (2022).

Gainera, beste jarduera batzuen artean, Jokoaren Euskal Behatokiak dibulgazioko urteko jardunaldia antolatzen jarraituko du azkenean egindako lanak aurkezteko, eta jokoaren Euskadiko egoerari buruzko hiru hilean behingo informazio buletina ere argitaratzen jarraituko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jokoaren Euskal Behatokiak ikerketa proiektuekin jarraituko du

Jokoaren Euskal Behatokiak ikerketa proiektuekin jarraituko du