Borrar
Javier Fernández patinatzailea.
Javier Fernández patinatzaileak 'Izotzean amets' ikuskizunean parte hartuko du

Javier Fernández patinatzaileak 'Izotzean amets' ikuskizunean parte hartuko du

Anoeta Izotz klubak sustatu duen emanaldia maiatzaren 31n izango da. Sarrerak dagoeneko salgai daude

I. A.

Donostia

Miércoles, 16 de abril 2025, 17:47

'Izotzean amets' izenburupean Anoeta Izotz kluba ikuskizun berezia prestatzen ari da maiatzaren 31rako. Donostiako Izotz Jauregia jendez lepo bete nahi dute jai giroan patinaje artistikoaz, arteaz eta izotz gaineko emozioaz gozatzeko, maila goreneko patinatzaileekin.

Izan ere, Anoeta Izotz klubeko patinatzaileekin, izotz gainean izango da bi aldiz munduko txapeldun eta zazpi aldiz Europako txapeldun izan den Javier Fernandez (domina olinpikoa ere lortu du). Berarekin batera nazioarte mailako beste izar batzuk, hala nola Sonia Lafuente (patinatzaile olinpikoa), Euken Alberdi (nazioarteko patinatzailea, izotz gaineko jauzi hilgarria egin duen lehen patinatzaile nazionala), Gaizka Madejon, Disney On Ice konpainiarekin mundu osoko ikuskizunetan parte hartu duen Gipuzkoako patinatzailea; Raul Bermejo eta Philomenesabourin (izotz gaineko dantzako nazioarteko mailako bikotea); edo Celia Garnacho nazioarteko mailako patinatzaile madrildarra.

Beraiekin guztiekin batera parte hartuko dute ikuskizunean Clara Alberdik (Kler), Olatz Eguiburu pianistak, Nikola Iraola dantzariak, Donostiako Musika Eskolako ahots eta instrumentuek eta Kukuka dantza eta antzerki taldeak. Gainera, antolatzaileek «hainbat sorpresa» iragarri dituzte.

Ikuskizunaren bi emanaldi izango dira, 16:00etan eta 19:00etan, eta sarrerak dagoeneko salgai daude, www. BACANTIX.com plataformaren bidez edo horretarako gaitutako QR kodea eskaneatuz. Sarrera orokorra 20 euroko prezioa izango du eta 10 urtetik beherakoentzat 15 eurokoa (kudeaketa gastuak ez dira barne hartuko: 1,15 €).

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentua eta Donostia Kirola elkarlanean ari dira Anoeta Izotz klubarekin batera. Bi erakundeek ekitaldi honetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei, «tokiko kirolari eta izotz gaineko talentuari balioa emateko».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Javier Fernández patinatzaileak 'Izotzean amets' ikuskizunean parte hartuko du