Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Jorte Oteizak zizelkatu zuen José Sarriegi margolariaren busto galdua du oinarri proiektual. Oteiza Museoa

Iñaki Garmendia artistaren 'Buru ezabatzailea' sorkuntza proiektua, Oteiza Museoan

Jorje Oteizak zizelkatu zuen José Sarriegi margolariaren busto galdua du oinarri, eta maiatzaren 25a bitarte izango da ikusgai

I. Altuna

Donostia

Ostirala, 14 otsaila 2025, 13:01

Comenta

Iñaki Garmendia artista ordiziarrak 'Faux départ. Buru ezabatzailea' sorkuntza proiektua garatu du, Oteiza Museoaren eta Uharte Zentroaren lankidetzarekin garatu duena, Oteiza Museoan ikusgai izateko. Egitasmo honen abiapuntua José Sarriegi (Ordizia, 1911-1967) margolariaren busto galdua da, Jorge Oteizak 1934an zizelkatu zuena. Maiatzaren 25 bitarte izango da ikusgai.

Gaur egun, jatorrizko busto haren irudi batzuk baino ez dira gelditzen eta presentzia sinboliko baina immaterial hartatik abiaturik, Garmendiak obra-multzo bat garatu du, desagerturiko piezaren inguruko gerturatzea eta harekiko elkarrizketa proposatzeko. Hala, eskulturagintzak gure memoria aktibatzeko duen gaitasuna nabarmentzea du helburu proiektuak.

Hain justu ere, egiazko bustoaren absentziak baina haren irudiaren eta irudikapenaren iraunkortasuna eta edukia dira erresonantzia bete-beteko proiektu honen muina. Ildo horretan, gai erabakigarriak jorratzen ditu eskulturagintzaren esentziarekin loturik, eta Oteiza eta Sarriegiren obra eta bizitza gorabeheratsuekin lotzen ditu, biak ere arte-hizkuntzen berrikuntza-prozesuko protagonista izan baitziren XX. mendeko 30eko hamarkadan.

Prozesu horretan, Garmendiak proiektua osatzen duten material-multzo zabal bat landu du, hala nola jatorrizko buruaren axonometriak —haren argazki-erreprodukziotik eta bustoaren inguruko hurbilketa eskultorikoetatik abiatuta egindakoak— eta marrazkiak. Horiek guztiak ikusgai daude erakusketa honetan, HEAD izena duen hiru kanaleko bideo-instalazioarekin batera.

Bisita gidatua

Hazitegia programaren barneko zazpigarren proiektua da Faux départ, Oteiza Museoak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak elkarrekin garatua. Halaber, Tractora Koop elkartearen lankidetza izan du.

Proiektu honen inguruan, hainbat ekimen ere antolatu dira. Besteak beste, larunbata honetan Iñaki Garmendia artistak bisita gidatua eskainiko du erakusketan, 12.00etan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñaki Garmendia artistaren 'Buru ezabatzailea' sorkuntza proiektua, Oteiza Museoan

Iñaki Garmendia artistaren 'Buru ezabatzailea' sorkuntza proiektua, Oteiza Museoan