
Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Sábado, 7 de junio 2025, 16:49
Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu CAF-Elhuyar sariketak. 'Begi berriz kontatzeko' goiburua duen aurtengo edizioak kategoria berrituak ditu, izan ere artikuluez eta audioez gain, argazkilaritza lanak ere aitortuko dira. Gainera, gazteek leku berezia izango dute kategoria horretan, eta argazkien bitartez beren ikuspegia ematera gonbidatuko dituzte. Lanak aurkezteko epea uztailaren 1ean amaituko da.
Modu honetan, dibulgazio artikuluen kategoriara euskaraz sortutako dibulgazio lanak aurkeztu beharko dira, zientzia eta teknologiaren arlokoak. Kategoria honen baitan, artikulu orokorrak aurkez daitezke, hau da, edozein zientzia edo teknologia gairi buruzko dibulgazio artikuluak, edota norberaren ikerketan oinarritutakoak, hots, zientziako edota teknologiako norberaren tesietan oinarritutako dibulgazio lanak edo norbere ikerketari buruzko artikuluak.
Bestalde, zientzia kazetaritza kategoriara argitaratutako kazetaritza lanak aurkeztu beharko dira, bi formatukoak: idatzizkoak (euskarazko hedabide batean argitaratutako zientzia kazetaritzako artikuluak) eta audioak (zientzia eta teknologiako gaiak gizarteratzeko irrati piezak edo podcast audioak, euskaraz sortuak).
Hirugarrenik, argazkilaritza lanen kategoria berrira zientziarekin edota teknologiarekin lotura duten argazkiak aurkeztuko dira. Bi azpikategoria egongo dira: heldu edo 18 urtetik gorakoentzat. Azkenik, Neiker saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari.
Guztira 11.000 euro banatuko dira saritan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Rioja
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.