Hilaren 28an hasiko du Bizkaiko Bertsolari Txapelketak finalerako bidea
Azken fasea astebururo jokatuko da eta finala abenduaren 20an izango da Casillan
I. Altuna
Donostia
Astelehena, 15 iraila 2025, 12:58
Bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak zein talde antolatzaileko kideak larunbatean Zornotzan elkartu ziren Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurkezpen ekitaldian. Urdulizen hasiko da hilaren 28an, eta asteburuz asteburu jokatuko da abenduaren 20an finala Casillan jokatu arte. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke.
Maiatzean hasi zen txapelketako sailkapen fasean 48 bertsolari aritu ziren zortzi saiotan banatuta. sailkatutakoen zerrenda osatzeko. Hauexek izan ziren, hurrenkera alfabetikoan: Aitor Esteban Etxebarria, Ander Ucelay Aristi, Araitz Katarain Mugarza, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Enare Muniategi Etxabe, Garazi Navarro Ugarteburu, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Iker Uriarte Urrutia, Imanol Uria Albizuri, Irune Basagoiti Agirre, Izaro Bilbao Arostegi, Janire Arrizabalaga Munduate. Jone Larrinaga Dañobeitia, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Lurdes Ondaro Mallea, Maite Sarasola Isazelaia, Mikel Retolaza Etxebarria, Paule Ixiar Loizaga Legarra, Peio Molinuevo Martin eta Peru Vidal Gurrutxaga.
Bertsolari hauekin batera izango dira azken fasean 2023tik zuzenean sailkatutako bertsolariak -finalaurrekoetako fasean kantatu zutenak eta finalera heldu ez ziren bertsolariak-.
Ondorengo txapelketak
Bizkaia eta da izango datozen hilabeteetan jokatu den txapelketa bakarra. Urriak 5an ekingo dio bideari Nafarroako Txapelketak, Auritzen. Lehia honetan ere bada berritasunik, izan ere lehendabizikoz Nafarroa Arenan izango baita finala, azaroaren 29an.
Honen finala igarota abiatuko da Xilabako lehen fasea, abenduaren 6an, Aiherran eta 2026ko urtarrilaren 31n amaituko da Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan egingo den finalean.
Jarraian lekukoa hartuko du Arabakoak, otsaileko lehen larunbatean hasi eta martxoaren 28an Gasteizko Europa Jauregian izango den finalarekin amaituta.