Borrar
Eneko Bidegain Aire. Elkar fundazioa.

'Hegal egiten' eleberria idatziko du Eneko Bidegainek EKE-Elkar literatur bekari esker

Idazle baionarra izan da hautatua hirugarren edizio honetan eta 6.000 euroko diru laguntza jasoko du

I. Altuna

Donostia

Asteazkena, 23 uztaila 2025, 12:53

Comenta

Eneko Bidegain Aire baionarrak eskuratu du Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Elkar Fundazioak ematen duten EKE-Elkar literatur beka 2025eko edizioan, eta 6.000 euroko diru laguntza jasoko du 'Hegal egiten' bere eleberri proposamena baldintza onetan burutzeko.

Bekaren arduradunek jakinarazi dutenez, 2021ean sortu zuten EKE-Elkar diru laguntza, eta bi urtean behin ematen dute Ipar Euskal Herriko literatura sorkuntza sustatzeko asmoz. 2021ean Adur Larreak irabazi zuen lehena, eta 2023an Idoia Rodriguezek bigarrena.

2025eko deialdiak hautatutako literatura generoa helduendako narrazioa izan da, eta Elise Diletek, Maddi Ane Txoperenaetak eta Castillo Suarez Garciak osatu duten epaimahaiak azpimarratu du «kalitatezko proposamen anitz» jaso dituela. Hautaketa egiteko zenbait irizpide zehatzetan oinarritu dira: narrazioaren kalitatea, euskara maila, gaiaren erakargarritasuna eta aurkezpen orokorra.

Eneko Bidegain Aire (Baiona, 1975) euskal ikasketetan doktorea eta euskaltzain urgazlea da, eta hainbat hedabidetan aritutako kazetari ohia. Gaur egun, irakaslea da Mondragon Unibertsitatean, eta literatura ibilbidea zenbait eleberri idatziz hasi zuen: 'Anbroxio' (2002), 'Bichta Éder' (2023) eta 'Mahatsaren begia' (2005). Tartean saiakera franko ere sortu ditu.

Eleberria

EKE-Elkar literatur beka lortu duen eleberri proposamena benetan gertatutako istorio batean oinarritzen da: 1986ko abenduaren 13an, Iparretarrak (IK) erakundeko bi kidek ihes egin zuten Paueko presondegitik, dozena bat laguneko komando baten laguntzarekin.

Eleberriko protagonista nagusia ihes egin zuen Maddi Hegi izango da, zeina sei hilabete geroago hil baitzen, polizia hura atxilotzen saiatu zenean. Militante baten ibilbidea eta ihesaldi berezia kontatuz, Iparretarrak-en ikuspegitik irudikatutako «euskal gatazkaren» kontakizun bat ere bada, borroka armatuan emazteek izan duten lekua argitan emanez. Dokumentazio lan handi bati esker fikzioa eta errealitatea nahasiko dira.

Eleberriaren argitalpena 2026ko udazkeneko aurreikusia da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Hegal egiten' eleberria idatziko du Eneko Bidegainek EKE-Elkar literatur bekari esker

'Hegal egiten' eleberria idatziko du Eneko Bidegainek EKE-Elkar literatur bekari esker