Borrar
Gure Zirkua osatzen duten kideak. G.Z.

Gure Zirkuak Orion igaroko du abuztua

Zortzigarren denboraldi honetan «argia, kolorea eta alaitasuna» ekarri nahi ditu euskal zirku ibiltariak

I. Altuna

Donostia

Astelehena, 7 uztaila 2025, 12:41

Comenta

Eibarren amaitu berri du Gure Zirkuak zortzigarren birako hirugarren egonaldia «arrakastatsua». Ikuskizun berria estreinatuz ekin zion birari Getxon maiatzaren 4an euskal zirku ibiltariak eta orain Lekeitiora bidean da. Ondoren Oriora itzuliko da, izan ere bertan igaroko du abuztua, 14 emanaldi eskaintzeko. Sarrerak dagoeneko salgai daude www.gurezirkua.eus webgunean.

Abuztuaren 1ean, ostiralean, 19:00etan zabalduko ditu ateak zirkuak Orion, Hurrengo datak honako hauek izango dira hurrenez hurren: 2an, larunbatean, 12:00etan eta 19:00etan; 3an, igandean, 19:00etan; 8an, ostiralean, 19:00etan; 9an, larunbatean, 12:00etan eta 19:00etan; 10ean, igandean, 12:00etan eta 19:00etan; 15ean, ostiralean, 12:00etan; 16an, larunbatean, 12:00etan; 17an, igandean, 12:00etan; 22an, ostiralean, 19:00etan; eta 23an, larunbatean, 12:00etan.

Xaribaria

Denboraldi honetan 'xaribaria' aldarrikatuko dute Gure Zirkuko kideek, «gero eta nahasiagoa eta ilunagoa dirudien garaiari, argia, kolorea eta alaitasuna» ekarri asmoz, adierazi dutenez.

Xaribaria, zintzar-hotsa edo galarrotsa, Europa mendebaldean Erdi Aroan norbaiti burla edo zentsura egiteko herriko jendeak eginiko zarata-hotsa zen, besteak beste, Euskal Herrian, bigarren ezkontzetan. Denborarekin, xaribaria herri antzerki mota bat bilakatu zen, dantza, musika, kantua, bertsoak eta antzerkia uztartuz, epaiketa baten itxuran gizarte ritika zorrotza egiteko baliatzen zena. «Gerora, zirku garaikideak egin du bere xaribaria, eta pistara elkarrekin agertzen direnean, zirkuko kide guztiek eragiten duten algara, zalaparta eta poztasunari deitzen zaio xaribaria», azaldu dute.

Bada, azken xaribari hori da Gure Zirkuak zortzigarren biran aldarrikatu nahi duena, «are gehiago munduak gero eta nahasiago eta ilunago dirudien honetan». «Xaribaria, elkarrekin, lagunartean edo familian sortutako une koloretsu, alai eta baikor gisa», gaineratu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gure Zirkuak Orion igaroko du abuztua

Gure Zirkuak Orion igaroko du abuztua