Borrar

Guggenheim Bilbao Museorako sarrera doan izango da asteburuan

Tiketak museoko txarteldegietan eskuragarri egongo dira baimendutako lekua bete arte

I. A.

Donostia

Ostirala, 17 urria 2025, 12:44

Comenta

Guggenheim Bilbao Museoak bere 28. urteurrena ospatuko du asteburu honetan, eta hori ospatzeko larunbatean eta igandean, urriaren 18an eta 19an, doako sarrera izango dute bertara hurbiltzen diren bisitariek. Museoko iturriek jakinarazi dutenez. aldez aurreko erreserba agortuta badago ere, sarrerak museoko txarteldegietan eskuragarri egongo dira baimendutako lekua bete arte.

Honela, museoaren bildumako artelanak ikusteaz gain, beste hiru erakusketa era ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Aste honetan bertan inauguratu da Maria Helena Vieira da Silvaren 'Espazioaren anatomia', non artistak 1930eko eta 1980ko hamarkaden artean egindako ekoizpena biltzen den. Berta arreta berezia jartzen da artistak paisaia arkitektonikoarekiko izan zuen interesari eta memoriak haren obran izandako garrantziari. Bere ibilbide osoan zehar, behin eta berriz erabili zituen forma abstraktuak eta ilusio optikoak, etengabe eraldatuz erabili ere, eta horrexen lekuko diren funtsezko piezaz osatutako obra-sorta bat du ardatz erakusketak

Bestalde, Sky Hopinkak herri indigenen kultura, historia eta sinesmen tradizionalak aztertzen ditu, identitatea, memoria, hizkuntza eta mitoa gaitzat hartuta. Zinema etnopoetikoaren bidez, eta film-teknika dokumental eta esperimentalak batuz, hainbat gai aztertzen ditu, hala nola nortasun kulturala, desplazamendua eta eguneroko esperientziak; kultura-adierazpenaren alderdi artistikoak eta performatiboak nabarmentzen ditu horrela. Hopinkaren lanean giltzarria da artistak kontakizuna bere ikuspegi indigenatik helarazteko duen konpromiso sakona, narratiba hori luzaroan egon baita alboratuta mendebaldeko kanonean.

Azkenik, Barbara Kruger artistaren 'Another day. Another night' erakusketa atzerabegirako orokorra sortzaileari espainiar estatuan eskainitako lehena da. Barbara Kruger artista estatubatuarrak bost hamarkadatik gora darama bere lan ausartarekin gogoeta akuilatzen eta ikusleak aho zabalik uzten. Erakusketa zabal honetan aztertzen denez, artistak hitzen eta irudien boterea baliatzen du gure eguneroko bizitzak taxutzen dituzten egiturak zalantzan jartzeko: identitatea, desira, egia eta kontrola.

Museoaren ordutegia 10:00etatik 19:00etara izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Guggenheim Bilbao Museorako sarrera doan izango da asteburuan

Guggenheim Bilbao Museorako sarrera doan izango da asteburuan