Borrar
Telesaileko aktoreak belodromoan, Zinemaldian antolatu zen aurrestreinaldian. Gorka Estrada
11. denboraldia

'Go!azen' telesaila ostiralean iritsiko da Makusi Plataformara

Egun horretarako aurrestreinaldi handia antolatu dute ere Iruñeko Baluarten

I.A.

Donostia

Astelehena, 11 azaroa 2024, 13:04

Comenta

Go!azen telesailaren zaleak irrikitan daude aurtengo denboraldia noiz hasiko zain. Pasa den Donostia Zinemaldian ia 3.000 ikuslek belodromoa lepo bete zuten 11. denboraldiko lehen atalaren proiekzioa primizian jarraitzeko eta ikasturte berrian parte hartuko duten protagonistak oholtza gainean dantzan eta abesten ikusteko.

Bada azkenean, aste honetan iritsiko da telesailaren estreinua. Ostiralean izango da, MAKUSI plataforman, beste inon baino lehen. Ondoren, hilaren 22tik aurrera, ETB1en eskainiko da, eta telebistan eman ostean egongo dira atalak ikusgai MAKUSIn.

Gainera, ostiral honetan bertan, Iruñeako Baluarten, arratsaldeko 18:00etan, telesailaren 11. denboraldiaren aurrestreinaldi handia antolatu dute, Nafarroako Gobernuak Euskarabidea (Euskararen Nafar Institutua) bidez babestutako ekitaldia izango da. Bertara hurbiltzen direnenek denboraldi berriaren lehen atala ikusi eta aktoreek eskainiko duten ikuskizunaz gozatu ahal izango dute.

Nobedadez beteta iritsiko da Basakabiko gaztetxoen abenturak biltzen dituen telesaila, betiko osagaiak nahastuta: lagunen arteko harremanak, amodiozko istorioak, misterioak, umorea… eta, nola ez, musika eta dantza ez dira faltako, aurreko denboraldietako pertsonaiekin eta denboraldi berrira batu direnekin.

Aurrestreinaldirako sarrerak salgai daude Baluarteren webgunean. 5 euroko prezioa dute eta EITB Maratoira bideratuko da diru hori. Bere 25. edizioan, gaixotasun kardiobaskularretan jarriko du arreta EITB Maratoiak, 'Entzun bihotzari' leloarekin. Hemendik At taldearen 'Eskutitza' abestia izango da soinu-banda, eta keinu batean batzeko deia egingo dio gizarteari: gure eskuekin bihotzak osatzea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Go!azen' telesaila ostiralean iritsiko da Makusi Plataformara

'Go!azen' telesaila ostiralean iritsiko da Makusi Plataformara