

Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Lunes, 27 de enero 2025, 13:16
Gipuzkoa lurraldearen izena lehen aldiz aipatu zen 1025ean. Agerpen dokumental honen 1000. urteurrena baliatuta, San Telmo Museoak 'Ipuscua 1000 urte. Ipuscuatik Gipuzkoara. 1025-2025' erakusketa zabaldu zuen urtarrilaren 18an, Gipuzkoa entitate geografiko lausoa izatetik nortasun juridiko propioa zuen elkarte egonkor bat izatera nola igaro zen azaltzeko.
1025ean lehen aldiz aipatutako Ipuscuatik abiatuta, XIV. eta XVI. mendeen artean lurralde, erakunde, gizarte eta politika errealitate berri gisa eratu zen Gipuzkoara igarotzen da. Azkenik, lurraldeak bizi izandako aldaketak gainetik aipatzen dira, XIX. mendean sistema liberal konstituzional berrian sartzeko.
Erakusketarekin lotuta, hainbat jarduera ere egingo dira. Honela, aste honetan lau hitzaldi antolatu dira. lurraldearen jatorriaren eta bilakaeraren inguruan. Guztiak arratsaldeko 19.00 etan izango dira.
Lehenengoa asteartean izango da, Amaia Rojok eskainiko duena 'Gipuzkoarren jatorriaren inguruko mitoak' izenburuarekin. Hitzaldi honetan Gipuzkoa eta gipuzkoarren jatorriaren inguruan eraikitako mitoak izango ditu aztergai, hala nola Tubalismoa, Eusko iberismoa edo Eusko kantabrismoa. Teoria hauek gipuzkoarren odol garbitasuna eta noblezia azaltzeko erabili ziren, Antzinako Erregimeneko gizarte eta politika gipuzkoarraren funtsezko oinarrietako bat.
Asteazkenean Imanol Vitores izango da gonbidatu, eta Gipuzkoako erakundeen bilakaera XIV-XVI. mendeetan azalduko du. XIV. mendetik aurrera gipuzkoako lurraldeak bizitako garapen instituzionala izango du aztergai hitzaldiak. Herri-elkargoaren agerpenak erakunde zein talde sozio-politiko ezberdinen hartu-emanak bideratzea lortu zuen, bi mende iraungo zuen prozesuan. Dena den, helburu horren kontrako interes eta eragin-taldeen eskutik maila zein eremu ezberdinetako oztopoak agertu ziren. Gatazka horien nondik-norakoak aztertzeaz gain, probintziaren osaera prozesuan izandako transformazio politiko, sozial, ekonomiko eta instituzionala ulertzeko gako nagusiak azalduko dira.
Iosu Etxezarraga izango da hizlari ostegunean, 'La donación de 1025 en su contexto' hitzaldiarekin, non X-XIII mendeen arteko gure lurraldearen historia berritua aurkeztuko du. Garai hartako dokumentu idatzien eskasia nolabait ordezkatuz, arkeologia egiten ari den ekarpenei esker, gaur egun posible da ariketa hori.
Azkenik, ostiralean Alberto Angulok (Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Modernoko irakasle titularra, Filologia eta Historia Saila), 'En el corazón de un imperio. La agencia y los embajadores de Gipuzkoa entre Habsburgo y Borbones' izenburua daraman hitzaldia eskainiko du. Konferentzia honetan 1618 eta 1775 bitartean Gipuzkoako sistema diplomatiko eta ordezkatzailearen eraikuntza prozesura hurbilketa bat egingo da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
San Pedro, un barrio de Mucientes que recuerda a Hobbiton
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.