Borrar
Ikasleek beren proiektu eta robotak aurkeztuko dituzte. Lobo Altuna

Gipuzkoako 8 ikastetxek hartuko dute parte First Lego League Euskadiko finalean

Martxoaren 4an egingo den ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko 2.000 ikaslek beren proiektu eta robotak aurkeztuko dituzte

Itziar Altuna

Donostia

Larunbata, 25 otsaila 2023, 12:27

Comenta

Euskal ikasleen artean zientzia eta teknologiarako bokazioak pizteko helburuarekin sortu zen First League ekimena. Aurtengo 14. edizioan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 40 entitatek bat egin dute ekimenarekin. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia da antolatzailea, Donostia Sustapenarekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Deustuko Unibertsitatearekin batera, eta martxoaren 4an bukatuko da Bilbon, Donostian eta Arrasaten aldi berean egingo den finalean. Ekitaldi horretan 42 euskal ikastetxetako 6 eta 16 urteko arteko gazteek hartuko dute parte. Gipuzkoako zortzi ikastetxek izango dute ordezkaritza finalean, beste 28 bizkaitarrak izango dira de 6 Arabakoak. Ikasleak 128 taldetan banatuta egongo dira.

First Lego League Euskadi programaren finalean gazteek beren berrikuntza proiektua, robota eta balioetan hezteko proposamena aurkeztuko dituzte epaimahai baten aurrean. Aurten, energia jasangarriaren etorkizuna izan dute ardatz proiektuak lantzeko. Finala martxoaren 4an, larunbatean, jokatuko da hiru antolatzaileen egoitzetan: Deustuko Unibertsitatean, Donostia Sustapenaren egoitzan eta Mondragon Unibertsitatean. Guztira 2.092 ikaslek parte hartuko dute, 128 taldetan banatuta. Aurtengo edizioan, pandemiako bi urteen ondoren, First Lego League ekimenak aurrez aurreko formatua berreskuratu du, inolako murrizketarik gabe.

Babesle eta eragileak

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, «ekimena ezinezkoa litzateke hezkuntza programa bultzatzen eta babesten duten erakunde laguntzaileen parte hartzerik gabe, lankidetza publiko-pribatuaren emaitza baita First Lego League Euskadi». Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta hiru foru aldundiek, prestakuntza tailerrak eman dituzten 21 entitatetako profesionalek eta beste 15 antolakundek babesten eta laguntzen dute programa.

Halaber, hainbat eragilek hezkuntza programa osoa eskaini diete EAEko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle guztiei, eta orain, gainera, herritar guztien eskura jarri da programa. Eragile horien artean daude ikerketa zentroak (BCAM Basque Center for Applied Mathematics), teknologia zentroak (Tecnalia), hainbat enpresa (Arteche, EPowerLabs, Iberdrola, Ormazabal eta Bilbao Portlab), unibertsitateak (Deustu, Mondragon eta EHU) eta erakundeak (Donostia Sustapena, Energiaren Euskal Erakundea eta Energiaren Klusterra).

Horiez gain, beste 22 laguntzaile ere izan dira First League Lego Euskadi ekimenean: Alzola, Ausolan, BBK, Bengoa Ikus-entzunezkoak, CAF, Dominion Global, Erreka, Fagor, Iberdrola, ITP Aero, Laboral Kutxa, Maier, Mondragon Korporazioa eta Xenon enpresak; CIDETEC eta Ikerlan teknologia zentroak; Ecomagnet start-upa; EASO Politeknikoa lanbide heziketako zentroa; Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola, Tecnun eta Bilboko eta Arrasateko udalak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako 8 ikastetxek hartuko dute parte First Lego League Euskadiko finalean

Gipuzkoako 8 ikastetxek hartuko dute parte First Lego League Euskadiko finalean