Borrar
Alberdaniak abenduan aurkeztu zituen euskarara ekarri dituen 'Albo ondorioak', 'Joanaren jeansak', 'Alizia erokerien lurraldean' eta 'Dragoiak eguzkia irentsi zuenekoa'.

GG4A irakurketa-proiektuaren amaiera ekitaldia, astelehenean

Pasai Donibanen burutuko da, non ikasleek irakurri dituzten liburuen pasarteak irakurriko dituzte

I.A.

Donostia

Viernes, 6 de junio 2025, 17:34

GG4A: Irakurketaren Sustapen Berritzailea eta Kulturartekoa izena daraman nazioarteko proiektuan parte hartzen duen lantaldea ekainaren 8tik 11ra Euskal Herrian elkartuko da. Ohiko bilerez eta bisitaldiez gain, taldekideek ekitaldi publiko bat egingo dute, ekainaren 9an arratsaldeko 18:00etan, Pasai Donibaneko Ubera liburutegian. Bertan, proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte, eta ikasleek irakurri dituzten liburuen pasarte batzuk irakurriko dituzte, proiektuko bost hizkuntzetan.

Bertan izango dira Esloveniako, Mazedoniako, Portugalgo eta Euskal Herriko editore parte-hartzaileak, bai eta proiektuko liburuen idazle nahiz itzultzaile batzuk ere: Barbara Pregelj (Malinc), Urban Leskovar (Sodobnost), Joao Manuel Ribeiro (Trinta-por-uma-linha), Iskra Dimkovska (Skaznuvalka), Oier Etxebeste eta Idoia Noble (Alberdania), Teresa Calo, Patxi Zubizarreta eta Juan Kruz Igerabide.

GG4A nazioarteko proiektuak Moodle plataforman egiten den irakurketa-lehiaketa formatua du. Alberdania argitaletxeak beste bazkide batzuekin batera parte hartzen du. «Kalitatezko literatura-lan europarrak» sustatzea du helburu, «literatura gutxitu eta ez hain ezagunetako irakurle gazteentzat», azaltzen du Oier Etxeberria Alberdaniako kideak. Proiektuak itzulpena zabaltzeko jarduerak sustatzen ditu, bost hizkuntzatan.

Hala, Euskal Herriko egileen lanetatik Patxi Zubizarretaren 'Eztia eta Ozpina' eta Teresa Caloren 'Marta ante el espejo' eslovenierara, mazedonierara eta portugesera itzuli dira. Alberdaniak 'Albo ondorioak', 'Joanaren jeansak', 'Alizia erokerien lurraldean' eta 'Dragoiak eguzkia irentsi zuenekoa' ekarri ditu euskarara GG4A proiektuaren bidez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco GG4A irakurketa-proiektuaren amaiera ekitaldia, astelehenean

GG4A irakurketa-proiektuaren amaiera ekitaldia, astelehenean