Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Gipuzkoako hainbat herritan egon da dagoeneko erakusketa, esaterako, Mutrikun. Gorritiberea

Geoparkeko hegaztien argazki erakusketa ikusgai izango da Zegaman

'Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu' izenburua duen erakusketa ibiltaria Anduetza parketxean egongo da astearte honetatik aurrera

A. Urbieta

Donostia

Igandea, 20 abuztua 2023, 18:43

Comenta

Euskal Kostaldeko Geoparkean aurkitu daitezkeen hegaztien argazkiekin osatutako erakusketa ibiltaria Zegamara iritsiko das astearte honetan. Hala Anduetza parketxean ikusgai izango da abuztuaren 22tik irailaren 3ra bitartean, aurretik Arditurri eta Iturrarango parketxeetan bisitari ugariren interesa erakarri ostean.

Imanol Manterola eta Oliver Pérez zumaiarrak dira erakusketa osatzen duten 40 argazkien egileak. «Argazki erakusketa ibiltari honetan ikus daitezkeen txoriak oso arruntak dira gurean, hau da, ez dira apartekoak edo exotikoak», azpimarratzen dute Euskal Kostaldeko Geoparketik. Hortik dator, hain zuzen ere, erakusketari eman dioten izenburua: 'Zugandik hurbil dituzu, behatu baino ez duzu'. Izan ere, gurean zer dagoen erakusteko asmoarekin antolatu dute erakusketa hau.

«Erakusketak gure ingurura patxadaz begiratzeko gonbita egiten digu eta gertu dugun horretan arreta jartzeko proposamena da –nabarmentzen dute antolatzaileek–. Begirada pausatu eta inguruan, gure begien aurrean, dauzkagun animalia ederrez gozatzeko ez da urrutira joan behar: etxetik gertu daukagun edozein basoan edo parkean airea zeharkatzen edo adarretan atseden hartzen ari diren txoriei so egin eta euren aniztasunaz konturatzeko aukera izango dugu».

Doako sarrera

Anduetza parketxean ikusgai izango den erakusketarako sarrera doakoa izango da. Eta ordutegia honako hau: asteartetik larunbatera goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara. Igande eta jaiegunetan goizez bakarrik irekiko ditu ateak parketxeak, baina irailaren 1ean eta 2an ere.

Informazio gehiago jasotzeko: anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi daiteke edota 943802187 eta 688623609 telefonoetara deitu.

'Zugandik hurbil dituzu, behatu baino ez duzu' erakusketa Mutrikun egon zen lehenbizi ikusgai pasa den urtearen amaieran eta handik Zumaiara, Legazpira, Zizurkilera eta Soraluzera mugitu zen, aipatu hiru parketxeetara iritsi aurretik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Geoparkeko hegaztien argazki erakusketa ikusgai izango da Zegaman

Geoparkeko hegaztien argazki erakusketa ikusgai izango da Zegaman