Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
'Ztanda' saioko aurkezleak, epaimahaikideak eta partaideak. ETB

Gazteek musikan eta dantzan beren trebetasuna erakutsiko dute 'Ztanda' talent show berrian

Igande honetan estreinatuko da saioa ETB1en, Barbara Goenagak gidatuko duena

DV

Donostia

Osteguna, 26 urria 2023, 13:09

Comenta

Igande honetan, urriak 29, estreinatuko da ETB1en «Ztanda» musika eta dantza talent show berria. Saioan 17 eta 24 urte arteko 13 gazte arituko dira kantuan eta dantzan, eta irabazleak 15.000 euroko saria lortuko du. Programa bakoitzak hamarkada jakin bateko musika izango du oinarri, euskal kantak zein mundu mailakoak, eta lehenengoan 90eko hamarkadako abestiak gogoratuko dituzte.

Barbara Goenaga aktore donostiarrak gidatuko du saioa, eta Iker Villa aktore eta musikaria izango du ondoan aurkezle lanetan. Bestlade, epaimahaia goi mailako 3 adituk osatuko dute: Leire Martínez La Oreja de Van Gogh taldeko ahotsa; Klara Mendizabal sopranoa; eta Beñat Rodrigo Kiliki Frexko Chill Mafia taldeko kide eta abeslaria.

Programa bakoitzean gainditu beharreko erronkei aurre egiteko, lehiakideek bi irakasleren laguntza izango dute. Alde batetik, Adrian Garcia de los Ojos aktore eta musikariak kantu kontuetan lagunduko die, eta Eider Rodriguez dantzari, koreografo eta Bamboo Dance konpainiako kidea, berriz, dantza arloan. Saioaren ibilbidean zehar, gainera, musika munduko aditu eta abeslari ezagunen bisita sorpresak jasoko dituzte.

Igandero irabazle bat

Programaren egiturari dagokionez, astero hiru fase izango ditu. Lehen fasean lehiakideak talde handiagoetan aritu beharko dira, eta bigarrenean talde txikiagotan zein bakarka kantatzeko aukera izango dute. Ondoren iritsiko da arriskuan egongo direnen arteko duelua eta horrek erabakiko du nork utziko duen programa. Saioko irabazlea nor den ere iragarriko da igandero.

Hamahiru lehiakideak aurrez aurreko casting bidez hautatuak izan dira, hain zuzen, Danel Arteaga (Sondika, 19), Enara Arregi (Azpilkueta, 21 urte), Erik Retamosa (Beasain, 24), Gaizka Fernandez (Lekeitio, 21), Itxaso Alberdi (Azkoitia, 17), Jon Castañeda (Zornotza, 22), Jon Sortelle (Getxo, 21), Julen Leturiondo (Eibar, 22), Miriam Lujua (Bilbo, 24), Nahia Ricoy (Sopela, 17), Naiara Trifol (Zeberio, 21), Violeta Goñi (Gasteiz, 19) eta June Navascues (Bilbo, 17). Azken hau sare sozialen bidez hautatua izan da

'Ztanda' igandero izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteek musikan eta dantzan beren trebetasuna erakutsiko dute 'Ztanda' talent show berrian

Gazteek musikan eta dantzan beren trebetasuna erakutsiko dute 'Ztanda' talent show berrian