Borrar
Hendaian izango den jardunaldia iragartzen duen kartela.  

Gazteek euskararekiko dituzten diskurtsoak aztergai

Euskal Soziolinguistika Jardunaldia martxoaren 23an izango da Hendaian «eragile aktiboen» partehartzearekin

DV

Donostia

Astelehena, 6 martxoa 2023, 18:22

Comenta

Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 14 eta 20 urte arteko gazteek euskararekin duten harremana ezagutu eta aztertzeari eskainiko zaio aurten. Eusko Jaurlaritzaren, Euskararen Erakunde Publikoaren eta Hendaiako Herriko Etxearen laguntzarekin, martxoaren 23an ospatuko da, Hendaiako Gaztelu aretoan. Hizkuntzekin lotuta dituzten bizipenak eta bizipen horietatik eraikitzen dituzten euskararen gaineko diskurtsoak ezagutzeko eta elkarrekin hausnartzeko topaketa izango da, antolatzaileek jakitera eman dutenez.

Hitzaldi, aurkezpen, tailer parte hartzaile eta mahai inguruez osatutako egitaraua antolatu dute, gaiari ertz askotatik heltzeko aukera izango dutelarik partehartzaileek, «ikuspegi eta bizipen desberdinen ekarpenetik elkar aberasteko eta elkar elikatzeko». Hauen artean soziolinguistika ikerlari, teknikari, erakunde arduradun, irakasle eta euskararen aldeko ekintzaileak izango dira bertan. 'Nola ikusten dute gazteek euskararen egoera?', 'nola kokatzen dira auzi horren baitan?', 'zein toki du euskarak euren identitatean?', 'zein bizipen baikor eta ezkorrekin lotzen dute?', 'nola ikusten dute euskararen aldeko mugimendu soziala eta kulturala?', 'nola baloratzen dute erakunde publikoen jarduera?', 'zer diote helduon diskurtsoez?', 'nola iristen zaizkie?' edota 'nola proiektatzen dute etorkizuna?' moduko galderen inguruan jardungo dute. Soziolinguistika aditu eta ikerlariez gain, gazteen ahotsa presente egotea bermatuko da saio guztietan.

Hausnartzeko tresnak

Euskal Soziolinguistika Jardunaldian parte hartzaile guztiak «eragile aktibo» dira ezagutza trukean, eta elkarrekin hausnartzeko tresnak eta plaza eskainiko dira. Beraz, jardunaldian ez dira gaiari buruzko ondorio absolutu eta eztabaidaezinak emango. Egitarauko saioak baliatuko dira gazteek euskararekin duten harremana ulertzen eta interpretatzen lagun dezaketen elementuak eskaintzeko. Partehartzaile guztien egitekoa izango da entzundakotik eta ikusitakotik hausnarketa berriak egitea.

Dagoeneko izena eman daiteke www.soziolinguistika.eus/jardunaldia web orrian (martxoaren 20ra arte). 50 euroko prezioa du matrikula arruntak (bazkaria barne), eta 30 euroko prezio murriztua dago ikasleentzat, langabeentzat eta Soziolinguistika Klusterreko bazkideentzat.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteek euskararekiko dituzten diskurtsoak aztergai

Gazteek euskararekiko dituzten diskurtsoak aztergai