Borrar

Gazte erakundeak eta haien jarduerak indartzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Jaurlaritzak 800.000 euro bideratuko ditu eta urtarrilaren 26ra bitarte gauzatu daitezke eskaerak

DV

Donostia

Larunbata, 30 abendua 2023, 18:02

Comenta

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak 800.000 euro bideratuko ditu gazteen esparruan programak eta jarduerak garatzeko laguntzen deialdira. Gazte elkarteen funtzionamendua eta jarduerak babestea da helburua. Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez. laguntza jasotzeko interesa duten gazte elkarteek urtarrilaren 26ra bitarte izango dute epea eskaera gauzatzeko https://www.euskadi.eus/servicios/0050911 web orriaren bidez egin.

Diruz lagunduko diren ekimenak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gazteen bizi kalitatea sustatzera eta hobetzera bideratuta gazte elkarte edo erakundeek bultzatutako lurraldez gaindiko jardueren urteko programak, animazio soziokulturaleko eskolek antolatutako dinamizatzaile soziokulturalen ikastaroak eta izaera berritzailea edo eragin soziala duten jarduerak.

Bukatzear dagoen ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak 74 diru laguntza eman ditu deialdi honen bidez, guztira 799.630 euro banatuz.

Astialdi Sareak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Astialdi Foroak eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak prestatu duten 'Astialdi Hezigarria sustatzeko 2030 Euskal Estrategia' delakoan dago jasota deialdian. Estrategiaren helburua da aisialdiko taldeak sendotzea eta haien eskaintza familien, haurren eta gazteen behar berrietara egokitzea.

Gazte elkarteak gizarte ekimeneko erakundeak dira, batez ere boluntarioek osatuak eta komunitateetatik sortuak, eta haien zerbitzura jartzen dira, haiekiko lotura mantenduz. Jaurlaritzaren arabera, hauen zeregina «funtsezkoa da sozializaziorako, gizarteratzeko eta norberaren nortasuna eraiki eta garatzeko, belaunaldi berrientzako bizitzan zeharreko balioen arabera».

Bada, gazteen esparruan balio prosozial horiek duten garrantzia kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak 800.000 euro bideratuko ditu deialdi honen bidez gazte erakundeak eta haien jarduerak indartzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazte erakundeak eta haien jarduerak indartzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Gazte erakundeak eta haien jarduerak indartzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabalik da