Ver 37 fotos
Finalista eguna bikaina Ordizian
Gaur goizean 500 mendizale gazte baino gehiago elkartu dira bertan mendi buelta egin ondoren euren diploma jasotzera
Primeran pasatu dute gaurkoan ere Gipuzkoako mendizale gaztetxoak. 500 lagunek baino gehiago bat egin dute Ordizian, bertan, burutu baita Finalistaren eguna. Ordiziako Mendizaleen klubeko kideek antolatu goieko 09:00etan aterako dira Plaza Nagusitik abiatu dira, eguraldi ona lagun zutelari. 35. edizio honetan 7,63 kilometroko ibilaldia egin dute umeek eta eurekin abiatu diren gurasoek. Plazatik atera eta futbol zelaira abiatu dira. Gero, Majori kiroldegi ingurutik gora, Oiangura iritsi dira, eta bakoitzak eraman duen hamaiketakoa jan dute parkean. bertan, primeran spatu dute tirolinan eta topatu dituzten jolaslekuetan. Oiangutik Goierri Eskolara jaitsi eta herrigunera bueltatu dira. Herrian buelta bat eman eta Plazan amaitu dute ibilbidean zehar topatu dituzten seinaleak jarraituz.
Noticia relacionada
Argazki geihago
Bertan, sarien banaketa burutu da. Ohi bezala, ibilbidea bukatzerakoan etxe laguntzaileek emandako opariak parte hartu duten ikastetxeen artean banatu edo zozketatu dira. .
Finalisten 35. festa
Finalistaren Eguna Gipuzkoako eskola mendizaletasunaren jaia izan ohi da, eta bertan, mendile lhiaketako parte hartzaile sailkatuei diplomak eman zitzaizkien. Pandemiagatik eskola-jarduerak bertan behera geratu zirenez, bi urtez ez zen antolatu egun berezi hau, baina iaz berreskuratu egin zen Gipuzkoako haurrek mendiko egun eder eta osasuntsu batez goza dezaten eta aurten ere Goierriko inguruak ezagutzeko aukera paregabea izan dute. Gipuzkoako Federaziotik azpimarratzen dute «mendia denon gozamenerako inguru paregabea da. Mesedez, zain dezagun, paper, lata eta antzeko hondakinez zikindu gabe. Horrelakoak, nork bere motxilara bildu eta etxeratu behar ditu».
Urtero, Finalista egunean Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutil guztiek parte hartzen dute. Gurasoek ibilbidea bere seme-alabekin batera egin ahal izango dute.
Urtero bezala, aurten ere, sorospen zerbitzua DYAren ardurapean izan da ibilaldian.