Borrar
Abadiñon jokatu zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa.

Finalera bidean dira Bizkaia eta Nafarroako bertsolari txapelketak

Larunbatean Leitzan bigarren finalaurrekoa jokatuko da eta igandean Barakaldon, hirugarrena

I. Altuna

Donostia

Ostirala, 7 azaroa 2025, 13:21

Comenta

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa heldu da finalaurrekoetan lehenenengo bueltako azken saiora: igandean, azaroaren 9an, finalauarrekoen hirugarren saioa jokatuko da Barakaldoko Lasesarre kiroldegian arratsaldeko 17:00etan. Saioa amaitzerakoan ezagutuko dira bigarren bueltara pasako diren 12 bertsolarien izenak.

Barakaldoko saioan jardungo dute Ibai Amillategi Omaetxebarria, Irune Basagoiti Agirre, Lurdes Ondaro Mallea, Mikel Goiriena Larrazabal, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariek. Saioko irabazlea zuzenean pasatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

Hiru finalaurrekoetan lehian arituko diren hemezortzi bertsolarietatik 12 sailkatuko dira finalaurrekoetako bigarren bueltara -jada Aitor Bizkarrak eta Aitor Etxebarriazarragak aurreko finalaurrekoetan lortu bezala-. Eta bi bueltetako puntuazioak batuta erabakiko da zeintzuk izango diren abenduaren 20an Casillan jokatu den finalean kantatuko dutenak.

Nafarroako txapelketa

Bestalde, Nafarroako Bertsolari Txapelketa ere aurrera doa eta larunbatean jokatuko da Leitzan, kiroldegian, bigarren finalaurrekoa. Jabi Lezaun Landa, Julio Soto Ezkurdia, Kattin Madariaga Apaolaza, Mikel Lasarte Cia, Patxi Castillo Graciarena eta Sarai Robles Vitas izango dira bertan.

Hirugarren finalaurrekoa eta azkena, azaroaren 16an izango da, Tafallan, eta ondoren ezagutuko dira azaroaren 29an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalean arituko diren zortzi bertsolariak zeintzuk izango diren; hain zuzen, finalaurreko bakoitzeko lehena eta puntuazioz sailkatu diren beste bostak.

Azkenik, 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken hiru saio erabakiorrak asteburu honetan jokatuko dira Ozaetan, Bernedon eta Gasteizen. Igandean jakingo da zein bertsolari pasako diren urtarrilean hasiko den Txapelketara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Finalera bidean dira Bizkaia eta Nafarroako bertsolari txapelketak

Finalera bidean dira Bizkaia eta Nafarroako bertsolari txapelketak