Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Hainbat pilota partida jokatu dira azken asteetan frontoian.

Festa berezia Trinitate plazako frontoian astelehenean

Eremua duela 92 urte inauguratu zela gogoratuko duen jaialdia antolatu da

I. Altuna

Donostia

Igandea, 30 uztaila 2023, 18:43

Comenta

1931ko uztailaren 31n Koskasen Esku Pilota Txapelketa egin zen, Kosken Frontoian, gaur egun Trinitate plazako frontoia izenez ezagutzen dugunean. Lehiaketa hau Gerra Zibila hasi zenean eten egin behar izan zen, eta ez zuen jarraipenik izan. Orain, txapelketa hau berreskuratu dute Txuleta taberna eta jatetxeak eta Alde Zaharra Kirol eta Kultur Elkarteak, eta efemeride historiko hau ezagutzera eman. Horretarako, hainbat jarduera antolatu dituzte astelehenean Trinitate plazan.

Ekimena duela hilabete batzuk zabaldu zuten bi antolatzaileek Parte Zaharreko elkarte gastronomikoen artean, euren pilotari bikoteekin parte hartzeko, eta zortzi izan dira animatu direnak: Gastronomiako Euskal Kofradiak, Ollagorrak, Aizepek, Zubi Gainek, Gaztelubidek, Union Artesanak, Kresalak eta Kainoietak. Astelehen arratsaldean 17.30ean bilduko dira denak frontoian eta Joselontxos txarangarekin kalejiran aterako dira Parte Zaharreko kaleetan zehar. Ibilbidea, zehazki, parte hartu duten elkarte guztietan zehar izango da. Hala, ateak irekita izango dituzte gainerako elkarteak, donostiarrak eta barrutik ezagutu nahi dituzten pertsona oro hartzeko.

Kalejiraren ondoren, haurren esku pilota txapelketa egingo dute, 20:05ean, eta ondoren, final handia jokatuko dute Aizepe eta Kainoieta elkarteen bikoteen artean. Azkenik, jardunaldiari amaiera emateko, irabazleei txapelak eta sariak banatuko zaizkie eta oroitzapen-plaka bat jarriko dute. «Frontoi orok inaugurazio-plaka bat duela diote, eta honek gaur egun ez du», adierazai du Ander Millanek, Alde Zaharra Kirol eta Kultur Elkarteko ordezkariak. «Horregatik, elkarte guztien logoekin plaka elebidun bat jartzeko ideia bururatu zitzaigun. Han azalduko dugu Koskasen frontoia 1931ko uztailaren 31n inauguratu zutela, Koskasen Esku Pilota Txapelketarekin. 92 urteren ondoren, txapelketa berreskuratu eta plaka jarriko dugu».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Festa berezia Trinitate plazako frontoian astelehenean

Festa berezia Trinitate plazako frontoian astelehenean