Borrar
Martin Aramendi UEMAko lehendakaria eta Vanesa Fernandez EITBko Euskara eta Kultura zuzendaria. UEMA
Euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko hitzarmena sinatu dute UEMAk eta EITBk

Euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko hitzarmena sinatu dute UEMAk eta EITBk

Primeran plataformako eduki zehatzak eskainiko dituzte udalek, doan, zinema aretoetan

IItziar Altuna

Donostia

Sábado, 15 de febrero 2025, 18:11

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta EITBk elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, lehen aldiz. Helburua, udalerri euskaldunetan euskarazko ikus-entzunezkoak areago zabaltzea. Honela, UEMAko kide diren udaletako zinema-aretoetan edota emanaldi publikoetarako aretoetan, Primeran plataformako eduki zehatzak eskaintzeko aukera izango dute udalek, doan, beti ere 3.000 biztanletik beherako herrietan. UEMAk eta EiTBk adostuko dituzte edukiak, gero udalei helarazteko.

UEMAko lehendakari Martin Aramendik nabarmendu duenez, «udalen eta eskolen eskaera zehatzetatik heldu gara hona. Izan ere, eskola eta udal askok kezka handia agertu dute azken urteotan ikus-entzunezkoek haur eta gazteen hizkuntza-ohituretan duten eraginagatik, eta egora bideratzeko neurriak eskatu dizkigute». Vanesa Fernandez EITBko Euskara eta Kultura zuzendariak adierazi duenez «EITBren helburua da euskal ikus-entzunezko edukien kontsumoa bermatzea, eta UEMA bidelagun ezin hobea da xede hori lortzeko».

Udaberriaren hasieran prest egongo da eskaintza udalentzat baina bi aldeek unean uneko ekimenetarako ere atea zabalik utzi dute. Lankidetza hau abian da, izan ere, azaroan, esaterako, Go!azen telesailaren 11. denboraldiko lehen atala estreinatu zuten UEMAko kide diren 80 herritan, eta asteburu honetan Irabazi Arte! telesailaren 4. denboraldiko lehen atala ere eskainiko dute. Aurrerago ere horrelako gehiago egiteko asmoa agertu dute EITBk zein UEMAk.

Ikerketa kezkagarria

Azken ikerketek argi erakutsi dute euskarazko kultur kontsumoa erdarazkoen oso azpitik dagoela. Euskal Herri osoan gertatzen da hori, baita udalerri euskaldunetan ere. Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruz UEMAk 2022an argitaratutako ikerketak ere azalarazi zuen pantailetan erdarazko edukiak ikusten dituztela batez ere haurrek, nerabeek eta gazteek, eta horrek eragin nabaria du hizkuntza-ohituretan.

Azterlank telebista, sare sozialak, streaming plataformak, musika eta bideojokoen kontsumoa aztertu zituen, 11.571 gaztek betetako inkesta oinarri hartuta. Emaitzen harabera, 2022an gaztetxoek ikusi zuten azken serie edo marrazki bizidunetatik %10,6k baino ez zuen ikusi euskaraz, eta adinean gora eginez gero jaitsi egiten zen ehuneko hori: batxilergoko ikasleen %3,1ek baino ez zuen ikusi euskarazko serie edo marrazki-bizidunik.

Diagnostikoaren larritasuna nabarmendu zuen orduan UEMAk, ikus-entzunezkoena arlo estrategikoa dela eta, beraz, erabaki sendoak hartzea ezinbestekoa dela adieraziz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko hitzarmena sinatu dute UEMAk eta EITBk