Borrar
Tabakaleran burutu zen topaketan antolatutako solasaldi bat. Musika Bulegoa

Euskal musikaren sektoreak topagune profesional baten beharra berretsi du

Musika Bulegoak antolatutako Must-Pro topaketak bere «espazio propioa» aldarrikatu du

DV

Donostia

Ostirala, 17 urria 2025, 12:51

Comenta

Musika Bulegoak bultzatutako Must+Pro topaketak musikako profesionalentzat hausnarketarako, prestakuntzarako eta konexiorako gune egonkor bat sortzea izan du helburu, eta lehenengo edizioak izan duen «erantzun bikaina» kontutan hartuz, euskal musikaren sektoreak bere espazio propioa behar duela berretsi du. Iñaki Egitegi Musika Bulegoko Must +Pro proiektuaren arduradunaren esanetan, lehen topaketa honek «sektorearen erantzun ona izan duela uste dugu, eta horrek erakusten du espazio propio bat behar zela, ikusgarritasuna emateko, esperientziak partekatzeko, eztabaidatzeko eta konexio berriak sortzeko«

MUST +PRO topagune profesional berriaren lehen edizioa irailaren 30ean eta urriaren 1ean egin zen Tabakaleran. Bi jardunaldietan, 150 profesional akreditatu inguruk mahai-inguru, ponentzia eta networking guneetan parte hartu zuten. Guztira, programako 24 jarduerek 850 asistentzia baino gehiago izan zituzten, eta interes eta parte-hartze maila handia izan zuten.

Topaketaren helburua Euskal Herriko musikako profesionalentzat hausnarketarako, prestakuntzarako eta konexiorako gune egonkor bat sortzea izan da, baita sektorearen lanari ikusgarritasuna ematea eta aukera berriak bultzatzea ere. Lehen edizio honek horrelako hitzordu baten beharra berretsi du.

Programak sektorearen orainerako eta etorkizunerako gai garrantzitsuenetako batzuk jorratu zituen: hala nola adimen artifiziala eta horrek sorkuntzan eta audientzietan duen eragina, proiektuen nazioartekotzea, publiko berriak, osasun emozionala musikan edo pizgarri fiskalen etorrera euskal ekosistema kulturalera. Areto eta espazio autogestionatuen kudeaketari, komunikazio artistikoari edo banaketa digitaleko joera berriei buruzko eztabaidarako tartea ere egon zen.

Jardunaldiek sakoneko hausnarketak eta musikak Euskal Herrian bizi duen unearen ikuspegi anitza utzi zuten, analisiak, truke profesionala eta programazio artistiko anitza uztartuz. Showcasek eta zuzeneko podcastek — azken horiek Gaztearekin batera antolatuak — topaketarekiko hurbiltasun eta sormen handiagoko begirada eskaini zioten topaketari.

2026ra begira, MUST +PROk bere ibilbidearekin jarraituko du Bizkaian egingo den bigarren edizio batekin, proiektuaren bokazio ibiltariaren barruan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal musikaren sektoreak topagune profesional baten beharra berretsi du

Euskal musikaren sektoreak topagune profesional baten beharra berretsi du