Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Europako Txapelketan parte hartuko duten segalariak. Almitza

Euskal Herriko selekzioak Europako Sega Txapelketa jokatuko du Eslovenian uztailaren 28tik 30era

Almitza sega taldeko hamabost kirolari lehiatuko dira Austria, Suitza, Alemania, Bavaria, Hego Tirol, Eslovenia, Txekia eta Eslovakiako segalari onenen aurka

I. Altuna

Donostia

Osteguna, 20 uztaila 2023, 18:06

Comenta

Euskal Herriko selekzioak Esloveian jokatuko den Europako Sega Txapelketan parte hartuko du uztailaren 20tik 30era bitarte, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietan, Almitza Sega Elkartetik jakitera eman dutenez. Bertan, Euskal Herria ordezkatuko duten segalariak Austria, Suitza, Alemania, Bavaria, Hego Tirol, Eslovenia, Txekia eta Eslovakiako segalari onenen aurka lehiatuko dira

Guztira, hamabost segalari joango dira hemendik, horietatik hamalau gipuzkoarrak direlarik. Gizonezkoen mailan hamar izango dira: Mikel Lizartza (Tolosa), Migel Mari Jauregi 'Altzo' (Zaldibia), Oier Urkola (Anoeta), Bixente Mitxelena (Oiartzun), Gorka Bildarratz (Tolosa), Amaiur Arrospide (Leaburu), Oier Mitxelena (Altsasu), Josu Mendizabal (Zaldibia), Manex Olaiz (Oiartzun) eta Jose Luis Olaiz (Oiartzun).

Emakumezkoen Euskal Herriko selekzioari dagokionez, Luixa Uzkudun (Leaburu), Alaitz Imaz (Hernialde), Ainara Otamendi (Ibarra), Izadi Arrospide (Leaburu) eta Sheyla Sarasola (Lizartza) kirolariek osatuko dute. Helburua jarritako saila ahalik eta azkarren eta txukunen ebakitzea da. Emakumezkoek 35m2 eta gizonezkoek 100m2ko sailak ebaki beharko dituzte.

Pasa den urtean Bavarian jokatu zen Europako taldekako sega txapelketa eta Almitza sega taldeko kideek lan bikaina egin zuten bertan. Emakumezkoetan, Jugatx Agirre, Alaitz Imaz, Maria Luixa Gabirondo eta Maider Garmendiak bigarren postua lortu zuten. Gizonezkoetan, Koldo Arzelus 'Erreka', Miel Mari Jauregi 'Altzo', Mikel Lizartza eta Bixente Mitxelena seigarren izan ziren, eta 16 urtez azpikoetan Izadi Arrospide, Mattin Etxarri eta Oier Mitxelenak lan gogorra egin eta gero, bigarren postuan sailkatu ziren. Txapelketa horretan, euskaldunak Suitza, Hego Tirol, Austria eta Bavariako ordezkarien aurka neurtu ziren.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Herriko selekzioak Europako Sega Txapelketa jokatuko du Eslovenian uztailaren 28tik 30era

Euskal Herriko selekzioak Europako Sega Txapelketa jokatuko du Eslovenian uztailaren 28tik 30era