Borrar

Euskal Herriko Gazte Abesbatzak Frantziako Choralies jaialdian parte hartuko du

Europako abesbatzen ekitaldi garrantzitsuenetakoa da, abuztuaren 2tik 7ra egingo dena Vaison-la-Romainen

I. Altuna

Donostia

Viernes, 27 de junio 2025, 12:30

Cholaries jaialdia Europako abesbatzen jaialdi garrantzitsuenetakoa da. Aurten abuztuaren 2tik 7ra ospatuko da Frantziako Vaison-la-Romaine herrian, eta bertan parte hartuko duten ehunka taldeen arteal Euskal Herriko Gazte Abesbatza (EHGA) egongo da.

Jaialdian, EHGAk 'Voices of Tomorrow: National Youth Choirs' nazioarteko goi mailako tailerrean parte hartuko du, erreferentziazko beste abesbatza nazional batzuekin batera: Cor Jove Nacional de Catalunya, Nederlands Studenten Kamerkoor (Herbehereak) eta Choeur National des Jeunes (Frantzia), Yuval Weinberg zuzendari ezagunaren zuzendaritzapean. Europako abesbatzen proiektu hau kontzertu handi batekin amaituko da abuztuaren 7an, Vaison-la-Romaineko Théâtre Antique antzokian, historiaz eta sinbolismoz betetako aire zabaleko espazio batean, EHGA-ko iturriek jakinarazi dutenez.

Bada, Choralies jaialdian parte hartu aurretik, Euskal Herriko Gazte Abesbatzak errepertorio anitza izango duen kontzertu bat eskainiko du igande honetan 18:00etan, Sarrikoko (Bilbo) JCA Kontserbatorioan, Esteban Urzelai eta Xabier Mendezen zuzendaritzapean eta Amaia Zipitria piano-jotzaile laguntzaile duela. `Amestu – Abestu' izenburupean, errezitaldian, estilo eta jatorri desberdinetako obra garaikideak interpretatuko dituzte abeslari gazteek.

Ia hamar urtetako ibilbidea du EHGAk. 2016an sortu zenetik Euskal Herriko ahots gazte onenak biltzen ditu, eta goi mailako koru-prestakuntzarako plataforma gisa lan egiten du, baita nazioarteko kultura-enbaxadore gisa ere. Euskal Herriko Abesbatzen Elkartetik nabarmentzen dutenez, «Choralies jaialdian parte hartzeak indartu egiten du rol hori, eta lehen mailako esperientzia artistikoa bizitzeko aukera ematen die taldekideei».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Herriko Gazte Abesbatzak Frantziako Choralies jaialdian parte hartuko du

Euskal Herriko Gazte Abesbatzak Frantziako Choralies jaialdian parte hartuko du