Borrar
Bederatzi musika-bilduma biltzen ditu Urtxintxa proiektuak.

Euskal haur kantak formatu berrietan eta irekian entzungai

Urtxintxa Haur Hezkuntzako proiektuaren baitan sortutako musika-eduki osoa plataforma digital ezagunenetan topatu ahal izango da

I. A.

Donostia

Larunbata, 25 otsaila 2023, 18:04

Comenta

Haurrentzako euskarazko musikak formatu berrietan ere bide egiteko helburuarekin, Ikaselkar hezkuntza argitaletxeak Urtxintxa proiektuko haur kantak irekian entzungai jarri ditu. Haur hezkuntzako umeei zuzendutako hezkuntza-proiektua da Urtxintxa. Hainbat ipuin biltzen ditu proposamenak, besteak beste 'Arroxali', 'Makilakixki', 'Ahatetxo itsua', 'Azenario erraldoia', 'Bremengo musikariak' edo 'Inurria eta Txirrita'. Eta ipuinekin batera, jolasak eta abesti ugari, euskal tradizioko kantuak batzuk, atzerriko konpositoreen doinuak besteak.

Orain, Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak haur-kanta horiek guztiak modu irekian entzungai jarri ditu plataforma digital ezagunenetan, haurrentzako euskarazko musikak formatu berrietan zabaltzeko eta bidez batez, belaunaldiko transmisioari eusteko bai eskolan, bai etxean.

Bederatzi musika-bilduma

Urtxintxa hezkuntza-proiektuak guztira bederatzi disko edo bilduma biltzen ditu, Haur Hezkuntzako maila bakoitzean (3 urte, 4 urte eta 5 urte) eta hiruhileko bakoitzeko bat. Beraietan, Ttantto, Txirritx eta Xango pertsonaien abestiez gain, mugimendua, kantua, dantza eta erritmoa lantzeko zein jolaserako kantak ere eskaintzen dira. Horien artean, euskal tradizioko abestiak daude, asko eta asko Imanol Urbieta musikagileak sortutakoak, baita musika klasikoa ere, Euskal Herriko zein atzerriko konpositoreen doinuak. Bataz beste, ordubeteko entzunaldia eskaintzen du bilduma bakoitzak.

Abesti hauek belaunaldi ezberdinetako milaka haurren haurtzaroaren zati izan dira. Aurrerantzean, Urtxintxako musika-eduki osoa plataforma digital ezagunenetan topatu ahal izango da, Spotify edota Youtuben, besteak beste.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal haur kantak formatu berrietan eta irekian entzungai

Euskal haur kantak formatu berrietan eta irekian entzungai