Borrar
Uxue Alberdi idazle eta bertsolariaren 'Kontrako eztarritik' saiakeraren katalanezko edizioak irabazi du 2024ko Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpen Saria. Etxepare Institutua

Etxepare - Laboral Kutxa Itzulpen Sarirako lanak aurkezteko azken egunak

Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura obra baten itzulpen lana sarituko da eta hautagaitzak abuztuaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira

A. Ibarbia

Donostia

Igandea, 17 abuztua 2025, 19:46

Comenta

Etxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak elkarlanean eskaintzen duten itzulpen sarirako lanak aurketzeko epea ixtear dago, azken eguna abuztuaren 27a izango baita. Deialdi honen bidez euskarazko literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea gure eremutik kanpo sustatu nahi dituzte bi erakundeek eta horretarako jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura obra baten itzulpen lana sarituko da.

Itzulpenaren kalitatea bera eta argitaletxearen sustapen plangintza aintzat hartuko dira erabakia hartzerakoan. Saria 4.000 eurokoa izango da; zenbateko hori argitaletxeak eta itzultzaileak jasoko dute, erdibana.

Sariaz gain, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari banaketara bertaratu ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizitate kanpainak, hedabideetarako elkarrizketak…).

Eskabidea itzultzaileak, argitaletxeak nahiz liburugintzaren, literaturaren edo itzulpengintzaren arloko bestelako eragileren batek egin ahal izango du. Itzulpenak 2024. urtean argitaratutakoa izan beharko du eta jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura obra baten itzulpena izan behar du.

Hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 4an ireki zuten eta abuztuaren 27ra artekoa izango da. Epea itxi eta gehienez hamar eguneko epean onartu eta baztertuen behinbehineko zerrenda argitaratuko da Etxepare Euskal Institutuaren webgunean. Bertan zehazten bada eskabideetakoren bat osatu behar dela edo akatsen bat dagoela, hautagaiak 10 egun naturaleko epea izango du eskaera osatzeko aurreko atalean zehaztutako bideetatik. Epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko da. Epe hori igarota, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da Etxepare Euskal Institutuaren webgunean.

Sari banaketako ekitaldia Itzultzaileen Nazioarteko Egunaren inguruan izango da, Etxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak adostutako lekuan eta egunean.

Azkeneko edizioan, Uxue Alberdi idazle eta bertsolariaren 'Kontrako eztarritik' saiakeraren katalanezko edizioak irabazi zuen Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria. Estibaliz Lizasok itzuli zuen lana euskaratik katalanera, eta Bartzelonako Pol·len edicions argitaletxeak plazaratu zuen 'Revers. Testimonis de dones bertsolaris' izenburupean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Etxepare - Laboral Kutxa Itzulpen Sarirako lanak aurkezteko azken egunak

Etxepare - Laboral Kutxa Itzulpen Sarirako lanak aurkezteko azken egunak