Borrar
'20.000 erle espezie' filmaren fotograma bat.

Estibaliz Urresolaren '20.000 erle espezie' filmak sari berri bat jaso du, oraingoan Japonian

Tokyo International Film Festivaleko Ethical Film Award saria eskuratu du

Itziar Altuna

Donostia

Ostirala, 27 urria 2023, 12:55

Comenta

Euskal Zinema Tokioko Nazioarteko Zinemaldian (TIFF) lekua izaten ari da lehen aldiz Etxepare Euskal Institutoaren eskutik. Honela, World Focus sailean kokatzen den 'Spotligh: Basque Cinema' zikloari esker, bost euskal film aurkeztuko dira, hain zuzen Estibaliz Urresolak zuzendutako '20.000 erle espezie' filma, Isabel Hergeraren 'Sultanaren ametsa', Jaione Cambordaren 'O corno / The Rye Horn', Rosa Zufía eta Bertha Gaztelumendi zuzendarien 'Arnasa Betean: emakume zinemagileak' eta Silvia Munteken 'Las buenas compañías / In the Company of Women'. A kategoriako zinema jaialdi hau urriaren 23tik azaroaren 1era bitartean ospatzen ari da Japoniako hiriburuan.

Aurtengo edizioan Ethical Award Saria estreinatu du Tokioko jaialdiak, eta gaur iragarri du '20.000 erle espezie' lanak irabazi duela. TIFF 2023k jaialdiaren printzipio etikoak betetzen dituzten film aipagarriak aukeratu ditu aurten «egungo gizarte-gai garrantzitsuak jorratzen dituzten filmak, hala nola genero-berdintasuna, ingurumena, pobrezia, aniztasuna eta diskriminazioa ardatz dutenak», dio jaialdiak berak argitaratutako albisteak. Hautagai guztien arten Estibaliz Urresolak zuzendutako filma izan da garaile.

Saria urriaren 31n entregatuko diote zuzendariari berari, Urresolaren filmaren proiekzio berri baten ostean. Etxepare Institutotik jakinarazi dutenez, «zuzendaria dagoeneko Tokiora bidean da».

Topaketa

Euskadi-Japan 2023 sektore anitzeko programaren baitan kokatzen da astelehenean egingo den topaketa. Eusko Jaurlaritzaren ekimen honek Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak indartzea eta proiektu eta lankidetza berriak sortzea du xede.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Estibaliz Urresolaren '20.000 erle espezie' filmak sari berri bat jaso du, oraingoan Japonian

Estibaliz Urresolaren '20.000 erle espezie' filmak sari berri bat jaso du, oraingoan Japonian