Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Erreklamazio orriak paperean edukitzea derrigorrezkoa da

Kontsumobidetik gogorarazten dutenez, produktuak edota zerbitzuak saltzen dituzten establezimendu guztiek bete beharreko baldintza da

DV

Donostia

Lunes, 28 de agosto 2023, 19:03

Erreklamazio-orriak kontsumitzaileen eskubide bat dira, beren eskubideak defendatzeko eskura duten lehen tresna baitira. Hori dela eta, erreklamazio-orriak paperan edukitzea betebeharra da kontsumitzaileei produktuak edota zerbitzuak saltzen dizkieten establezimendu guztientzat. Baina Kontsumobideren esanetan baldintza hau ez da kasu guztietan betetzen, izan ere Kontsumoko Euskal Erakundeak egiten dituen kontroletan, erreklamazio-orrien araudiaren arau-hauste ugari antzeman dira.

Gainera, jendeari kartel elebidun bat erakutsi behar diote, ondo ikusteko eta irakurtzeko moduan, honako hau dioena: 'Existen hojas de reclamaciones a disposición de quienes las soliciten/Nahi duenak eskuragarri ditu erreklamazio-orriak'. Mezu horren letren tamaina, gutxienez, zentimetro batekoa izan behar da. Interesatuek erreklamazio-orriak online edo Kontsumobideren bulegoetan eskura daitezke

Kontsumobidetik gogoraratzen dutenez, arau-hauste zehagarriak dira kontsumitzaileei eta erabiltzaileei erreklamazio-orriak ez ematea, ez edukitzea edo behar bezala ez iragartzea.

2022ko datuak

Azken urteetan gora egin du online aurkezten diren erreklamazio kopuruak. 2019an %9 baino ez zen, eta 2022an aldiz %50eko izan zen. Lehen aldiz, Kontsumobiden aurkeztutako erreklamazio, kexa eta salaketen erdia baino gehiago modu telematikoan erregistratu ziren, arreta presentzialaren osagarri gisa. Guztira 28.645 erreklamazio aurkeztu ziren 2022an.

Telefoniako enpresak eta argiaren, gasaren eta uraren zerbitzuak izan ziren 2022an erreklamazio gehien izan dituzten sektoreak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Erreklamazio orriak paperean edukitzea derrigorrezkoa da

Erreklamazio orriak paperean edukitzea derrigorrezkoa da