Borrar
Emakume zuzendari eta ekoizle hasiberrientzako laguntza
Noka ekoizpena

Emakume zuzendari eta ekoizle hasiberrientzako laguntza

Noka Ekoizpena programaren bigarren edizioa abian da eta izen-ematea asteazkenean irekiko da

DV

Donostia

Martes, 7 de enero 2025, 17:48

Lehen edizioak izandako arrakastaren ondoren, Noka Ekoizpena programak bigarren edizioa abian jarriko du. Zineuskadi elkarteak Donostiako Tabakaleraren laguntzarekin sustatzen eta koordinatzen duen ekimen honek, Euskal Herriko emakume zuzendari eta ekoizle hasiberrientzako tutoretza eta laguntza eskaintzea ditu xede. Oraingoan ere, ekimenak bi lan ildo izango ditu: gidoia bukatzea eta ekoizpena.

Programan izena emateko epea asteazkenean, urtarrilaren 8an, zabalduko da eta otsailaren 28an jakinaraziko dira aukeratutako bi proiektuak.

Programaren arduradunek jakinarazi dutenez, egitasmoaren helburua da tutoretza eta laguntza eskaintzea Euskal Herriko emakumezko zuzendari berrien film luzeen azken fasean. Hautagaiek aurreprodukzioaren hasierako urratsetan egon beharko dute estatu mailako ekoizle hasiberri baten eskutik. Emakumezko ekoizleei prestakuntza emateko xedea ere badu programak, eta zuzendari lankidearen gidoiaren gainean lan egiteko aukera izango dute bertan.

Noka Ekoizpena programak denbora, espazioa, testuingurua eta laguntza profesionala eskainiko die zinemagileei. Bere xedeetako bat aurrekontu doituak osatzea da, Jaurlaritzaren eta Espainiako Kultura Ministerioaren Zinema eta Ikus-entzunezkoen Institutuaren zein nazioarteko industria zinematografikoko foro profesionalen laguntzak eskatze aldera.

Gainera, parte hartzaileek ekoizpena planifikatzeko laguntza jasoko dute, filmaketarekin hasi ahal izan daitezen, eta prozesua amaitzeko, 'pitch' profesional bat egingo dute Abycine Lanza zinema independenteko profesionalentzako erreferentziazko merkatuan.

Lau tutore arduratuko dira hautatutako bi proiektuen jarraipena egiteaz: Mar Coll eta Itsaso Arana gidoiaren eta zuzendaritzaren atalean, eta Chelo Loureiro eta Valerie Delpierre ekoizpenarenean. Modulu bakoitza emango duten profesionalak hautatutako proiektuen arabera aukeratuko dira.

Noka Ekoizpena Euskal Herriko zazpi lurraldetakoren batean jaio edo bizi diren eta fikziozko edo ez-fikziozko film luzeen proiektuak esku artean dituzten emakume zuzendari berriei zuzenduta dago, lehen edo bigarren filmarekin ari direnei, hain zuzen ere.

Horiez gain, Espainiako Estatuko enpresa ekoizle baten barruan lanean ari diren edo beren kabuz arituko diren emakume ekoizleek ere parte hartuko dute formakuntzan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakume zuzendari eta ekoizle hasiberrientzako laguntza