
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Domingo, 8 de junio 2025, 17:22
Urtero bezala, ekainean egingo da Euskal Herriko Eskolartekoa. Aurtengoa XXXVII. edizioa izango da eta, iaz bezala, Nafarroan jokatuko da finala, Arantzan. Aurten goizez izango da saioa, 11:30etik aurrera.
Herrialde bakoitzean Eskolartekoak jokatu dira Euskal Herrikoa iritsi orduko. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako finalistak prest daude; eta Gazte Xilabaren finala ostiralean izan zen, Itsasun. Bizkaitik Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluaga bertsolariak izango dira Arantzan. Jokin Onaindia eta June Astegieta arituko dira Arabako ordezkari gisa. Gipuzkoatik Egiar Otegi eta Suhar Gesalaga izango dira. Kattin Madariagak eta Kattalin Lizarragak ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko finalean. Iparraldetik berriz, Nahia Etcheverry eta Unax Aizpurua, Goizane Etcheverry, Amaiur Aizpuru eta Leina Alkhat hurbilduko dira Arantzara.
Iaz ez bezala, aurten goizez izango da Eskolartekoa Arantzako frontoian. Saioa amaitutakoan mokadua eskainiko da eta sariak ere zozkatuko dira. Saiorako sarrera librea eta doakoa izango da.
Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dugu gazteen bat-bateko bertsolari txapelketa, eta aurten ere Arantzako Udalaren laguntza izango du Euskal Herriko Eskolartekoak. Bertsozaletzea eta gazteei jendaurrean kantuan hasteko aukera ematea du helburu egitasmoak.
Bestalde, azken txartela ostiralean jokatu zen. Jendez betea zen Itsasuko Sanoki gelan abiatu zen ostiralean Gazte Xilabaren finala. Euren agurrak kantatu zituzten saioan Goizane Etcheverry, Amaiur Aizpuru, Unax Aizpurua, Nahia Etcheverry, Leina Alkhat eta Gana Berhokoirigoinek.
Ofizio ezberdinetan aritu ondotik bakarkako gaia ukan dute kantagai, eta ale hunkigarri eta xoragarri batzuk entzun ahal izan zituzten bertaratukoek. Hiru lurraldetako hizkuntzaren aberastasunak ere bere islada izan zuen bertsoaldi ezberdinetan eta adibide gisa xuka aritu ziren baxenafartarrak ofizio batean.
Azken deliberoa hartu zuten Ramuntxo Christy, Zuhaitz Olazabal, Maindi Murua eta Ainhoa Sarasua epaileek. Lehia estua izan dela argi utzi du epaiak, izan ere berdinketa gertatu baita. Azkenik Nahia Echeverry Lopepe ainhiztarrak jantzi du txapela. Txapela Aritz Bidegain Bertsularien lagunak elkarteko lehendakariak ezarri dio. Ideia originalena izan duen bertsoaren saria aldiz Unax Aizpuruak eskuratu du Marikarmen Albizuren eskutik. Honenbestez erabakita gelditu da Euskal Herriko eskolarteko txapelketan Iparraldea ordezkatuko duten bertsolarien zerrenda: Nahia Etcheverry, Unax Aizpurua, Goizane Etcheverry, Amaiur Aizpuru eta Leina Alkhat arituko dira kantuan ekainaren 14an Arantzako frontoian goizeko 11:30ean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.