Borrar
Errenteria

Eguzki-borda gaztandegira bisita gidatua antolatu dute iganderako

Ardien zainketarekin lotutako xehetasunak eta gazta egitearen prozesu osoa azalduko zaie bisitariei

Itziar Altuna

Donostia

Igandea, 11 otsaila 2024, 20:43

Comenta

Errenteriako Zamalbide auzoan dagoen Eguzki-borda familiako gaztandegian Idiazabal jatorri-deiturako gazta egiten dute ardi latxaren esnearekin. Ardiak Aralar mendilerroan egoten dira ekainetik urrira hango larreetan bazkatzen., eta gainontzeko hilabeteetan ukuiluan. Arkumeak azaro-abenduan jaiotzen dira, eta gazta urtarrila eta ekaina bitartean egiten dute. Beraz, oraingo garai egokia da ardiak eta arkumeak ukuiluan ikusteko eta gazta egiteko prozesua ezagutzeko.

Honela, San Marko gotorlekuaren inguruan, Lau Haizeta parkean kokatzen den gaztandegiak bere ateak irekiko ditu igande honetan, hilak 18, nahi duten herritarrek bertan nola lan egiten duten ikusteko. Antolatu den bisita Josu Oiartzabalek (gaztandegiko arduradunak) gidatuko du. Berak azalduko dizkie bisitarie ardien elikadurarekin eta zainketarekin lotutako xehetasunak; arkumeak ikusiko dituzte gertu-gertutik eta ardiei bazka emango diete.

Jarraian, gazta egitearen prozesu osoa azalduko die bisitariei eta amaitzeko, Eguzki-bordan egindako Idiazabal gazta dastatuko dute. Azalpenak euskaraz emango dira.

Bisitari, Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta, goizeko 11:00etan emango zaio hasiera, Ordu eta erdi inguruko iraupena izango du eta parte harte nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Arditurri parketxearekin harremanetan jarriz. Prezioa 12 eurokoa izango da helduentzat eta 6 eurokoa haurrentzat (3-12 urte bitarteakoak)

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko, arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi beharko da, edo 943 49 50 69 eta 688 895 068 telefono zenbakietara ditu. www.gipuzkoanatura.eus wegbunean ere informazio guztia kontsultatu daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eguzki-borda gaztandegira bisita gidatua antolatu dute iganderako

Eguzki-borda gaztandegira bisita gidatua antolatu dute iganderako