Ver 13 fotos
Dotore baino dotoregoak Ormaiztegin
Elegante Eguna izan zen atzokoan bertan eta bainuetxearen garaiak gogorazten zuten jantziak ikusi ziren herrian
E.B.
Donostia
Domingo, 26 de noviembre 2023, 16:09
Jaun-andre dotoreak, euren seme-alabekin batera, Ormaiztegiko kaleetan ibili dira beste behin. Denboran atzera egin ondoren, Eduardiano estiloa gailendu da aurtengo Eleganteen Eguna ospatu ... duten bizilagunen artean.
Zumalakarregi Museoak, Euskal Herriko XIX. mendeko erreferentziazko zentroak, 2012an eman zion hasiera ekimenari, Ormaiztegiko urteroko Elegante Eguna XIX. mendera bidaiatzea erabaki zuenean, ireki zeneko 25. urteurrenean.
Azken hilabeteetan, Ormaiztegiko bizilagunak jantziak, osagarriak eta beste hainbat xehetasun diseinatzen eta prestatzen aritu dira buru-belarri. Egun askotan Eduardiano estiloko jantzi eta osagarriak prestatzen murgilduta egon dira egin diren tailerretan, eta orratza eta haria erabiltzeaz gain, XIX. mendean Ormaiztegin bizi zen jende dotorearen xehetasun asko bertatik bertara ikasi eta ezagutu ahal izan dituzte. Horietako batzuk Ormaiztegiko bainuetxera joaten ziren eta garai haiek gogoratzeko bainuetxe zaharreko giroa ekarri nahi izan dute XX!. mendera. Eta nola!
Ormaiztegiar dotoreek kotxe klasikoaz gozatzeko aukera izan dute aurtengoan, herriko txoko desberdinak glamourraz betez. Gainera, zaldi gurdiak, photocalla eta bingo elegantea ere izan zituzten. Aipatzekoa da herrian barna egindako paeoan parte hartu zuten 60 bat lagunek Zubipe kiroldegiaren fatxadan dagoen bainuetxearen horma-irudian ere geldialdia egin zutela, Horien artean, batzuk Errenteriako Jantzien zentroaren ordezkariak izan dira eta Iraultza dantza taldeko hamabi kidek ere hartu dute edizio honetan.
Bainuetxea gogoratuz
Gogoratu behar da 2012an hasi zela Elegante Eguna egiten Ormaiztegin, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko urteroko Elegante Eguna XIX. mendera bidaiatzea erabaki zuenean. Lehen pausua eman zuten, urte bereko San Andres Jaietan aurkeztu zen garaiko janzkera irudien proiekzioarekin. 2013an, beste pauso bat eman nahi izan zuten, eta beren jantzi eduardianoak sortzea proposatu duten. Horretarako, hitzaldiak, erakusketak eta josteko tailerrak antolatu zituen Zumalakarregi Museoak.
Aipatzekoa Zumalakarregi museoak aurreko hilabetetan antolatutako jantzigintza tailerretan sortutako zortzi jantzi berri estreinatu dira aurtengoan. Jostun lanetan Axun Mendizabal aritu da buru belarri beste hamar lagunekin batera eta aitortzen duenez oso gustoko du XIX. mendeko jantziekin lotuta dagoen guztia.
Asko izan ziren XIX. mendeko Dotoreen I. Topaketan parte hartu zuten herritarrak. 2014an, ekimenarekin jarraitu zuten antolatzaileek, eta helburu nagusia udalerri osora zabaltzea eta parte hartzeko ekimen hori ahalik eta gehien indartzea izan da antolatzaileen artean era lortu ere. Horrela, ormaiztegiarren, saltokien, elkarteen eta erakundeen inplikazioa lortu dute festa egun dotore honetan eta pixkanaka bada ere, ekimena udalerri osora zabaltzen ari dela onatu behar da hamabi urte beranduago.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión