Borrar
'Ez naiz Dublinen inoiz egon' antzezlana ostegunetik igandera ikus ahal izango da Antzoko Zaharrean. Tentazioa
Mireia Gabilondo

«Donostian ohitura handia dago antzerkia euskaraz ikusteko»

Donostiak euskararekin duen harremana aldarrikatzen du Mireia Gabilondok, «publiko ona eta berezia dugu»

Itziar Altuna

Donostia

Asteazkena, 10 uztaila 2024, 19:34

Comenta

Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia izango da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean, bere neska-lagun Cindyrekin. Inork espero ez zuena Cindy pertsonaia ikusezin bat izatea zen, eta egoera honek familiaren oreka hankaz gora jarriko du. Gau zoro honetan zehar bakoitzak bere fantasiak eta miseriak erakutsiko ditu, hemen ez baita inor libratzen.

Hau da 'Ez naiz Dublinen inoiz egon' antzezlanaren sinopsia, «gauza serioez hitz egiten duen komedia», Mireia Gabilondoren esanetan. Bere ustez, «komedia handi bat gauza inportanteetaz barre egiten duena da. Askotan komedia on bat egiteko minak begiratu behar dira, esan ezinak, desberdintasunak edo gure arteko gaizki ulertze horiek. Bada obra hau horrekin guztiarekin egin den koktel bat dela esango nuke».

Zuzendari eta aktore lanak partekatzen ditu proiektu honetan Gabilondok eta taula gainean beste hiru aktore «handi» eta «ezagun» ditu alboan. Aitziber Garmendia, «gaur egun an-tzerkian eta telebistan lan eta lan ari den aurpegi ezaguna», dio; Iñigo Aranburu, aktore bezala Bartzelonan hezi eta hazi den donostiarra eta hainbat film eta telesailetan ere parte hartu duena; eta Iñigo Azpitarte, hau ere aski ezaguna hainbat urtetan telebistan lan egin izanagatik. Elena da antzezlan honetan protagonista nagusia, Aitziber Garmendiak interpretatzen duena, baina «obra korala» dela azaltzen du zuzendariak, «pertsonaia guztiak oso potenteak dira eta oso ondo landuak daude».

Gaurtik igandera, lau egunez, Antzoki Zaharrean euskaraz aurkeztuko da 'Ez naiz Dublinen inoiz egon' antzezlana – abuztu amaieran gaztelaniazko bertsioa iritsiko da–. Ikusleen artean harrera ona izango duelakoan dago Gabilondo, izan ere, «Donostiak beti izan du harreman handia euskararekin eta publiko ona eta berezia dugu». Azken urteetan asko dira euskaraz aurkezten diren lanak, «hortan ari gara antzerkigileok», dio. Horregatik Donostian antzerkia euskaraz ikusteko «ohitura handia» dagoela uste du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Donostian ohitura handia dago antzerkia euskaraz ikusteko»

«Donostian ohitura handia dago antzerkia euskaraz ikusteko»